258. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

UE 4.6 eta SL 4.2 birpartzelatzeko proiektua. Hasierako onespena

Gesalazko Udalak, 2021eko urriaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen birpartzelazio proiektua, konpentsazio batzordeak sustatua.

Jendaurreko epea zabaltzen da, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aukera izan dezaten bidezko jotzen dituzten alegazioak aurkezteko; hori dena, bete dadin ezarrita dagoena uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Gesalatzen, 2021eko urriaren 18an.–Alkatea, Pedro José Soto Eguren.

Iragarkiaren kodea: L2115296