258. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Xehetasun azterlana 10. poligonoko 127. partzelan.
Hasierako onespena

Berako Udaleko alkateak, urriaren 29an emandako 320/2021 Ebazpenaren bitartez, hasierako onespena eman zion 10. poligonoko 127. partzelako –Eztegara pasealekua, 30 B– xehetasun azterlanari. Copropietarios Paseo Eztegara 30B da sustatzailea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluekin bat etorriz, espedientea jendeaurrean izanen da hogei balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen denetik hasita; epe horretan espedientea interesdunen eskura egongo da, alegazioak aurkeztu ditzaten.

Beran, 2021eko azaroaren 3an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2115690