258. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Partez etetea 12. ordenantza fiskala, zeinak arautzen baititu Jabari publikoko lurzoruaren, lurgainaren eta lurpearen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak 2021erako. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2021eko urriaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen partez etetea 12. ordenantza fiskala, hau da, Jabari publikoko lurzoruaren, lurgainaren eta lurpearen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituen ordenantza.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatutakoarekin.

Barañainen, 2021eko urriaren 28an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2115569