258. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAKIL

Arau Subsidiarioetako aldaketa, 1. poligonoko 13. lurzatian eragiten duena, Aizkorben. Hasierako onespena

Arakil Ibarreko Udalak, 2021eko apirilaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen egiturazko antolamenduko determinazioetako aldaketa, Jesús Alonso Serna jaunak sustatua, 1. poligonoko 13. lurzatian, Aizkorben.

Uztailaren 26ko 1/2017 Foru Dekretuaren 77. artikuluan xedatuarekin bat, hasierako onespen hori jendaurrean egonen da hilabetez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan interesdunek aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak egin ditzaten.

Arakilen, 2021eko urriaren 27an.–Alkatea, Oihana Olaberria Jaka.

Iragarkiaren kodea: L2115617