258. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, Iruñeko Udalaren Bulegoetako Mandatarien arduradun-lanpostua merezimendu lehiaketa bidez betetzeko. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendariak, honako ebazpen hau eman zuen 2021eko urriaren 27an,

Bat etorrita Iruñeko Udalaren Bulegoetako Mandatarien Arduradun-lanpostua merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren zazpigarren oinarriarekin, deialdia ezen Giza Baliabideetako Zuzendaritzak 2021eko abuztuaren 17ko ebazpenaren bidez onetsi eta zeinen aipamena 2021eko 212. NAOn, irailaren 9koan, argitaratu baitzen, honako hau

EBATZI DUT:

1.–Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda hau onestea:

–Izangaien zerrenda:

Onartuak:

NAN

ABIZENAK ETA IZENA

***0923**

BEPERET REDÍN MARÍA

***2296**

SENOSIAIN ETAYO SUSANA

Baztertuak: inor ere ez.

2.–Epaimahaiaren behin betiko osaera:

Epaimahaiburua: Benita Soteras Ramírez, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako idazkari teknikoa.

Epaimahaiburu ordezkoa: M.ª Aránzazu Arias Leiro, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendaria.

Epaimahaikidea: Marco Antonio Muñoz Luengo, Iruñeko Udaleko Langileen Batzordeko ordezkaria, Batzordeak berak izendatua.

Epaimahaikide ordezkoa: Sonia Infante Cañizares, Iruñeko Udaleko Langileen Batzordeko ordezkaria, Batzordeak berak izendatua.

Epaimahaikide-idazkaria: Marta Martínez Llobet, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako eta Antolaketako teknikaria.

Epaimahaikide-idazkari ordezkoa: Xabier Burgui Vergara, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako eta Antolaketako teknikaria.

3.–Memoria-Lana:

Deialdiaren oinarrietako 10.1) puntuan aipatzen den memoria-lanak:

–Honako lan-ildo hauek jaso behar ditu:

• Lanpostuaren zereginak aztertzea.

• Lanpostuan aritzeko betekizunak, baldintzak eta bitartekoak.

• Eta Udal Bulegoetako Mandatarien Zerbitzuaren antolaketa teknikoari buruz.

–Memoria USB batean aurkeztu behar da, PDF artxibo batean.

–PDFaren ezaugarriak:

• Formatua, Arial letrakoa.

• Tamaina, 12 puntu.

• Lerroartea, soila eta justifikatua.

• Luzera: 20 eta 25 orri bitarte (DIN A4).

• Memoria orriei zenbakiak jarrita aurkeztu beharko da.

–Aurkezteko data: 2021eko abenduren 16an, 10:00etan, Zapatería kalea, 40ko 1. solairuko udal-aretoan.

Ahozko defentsa egiteko data lan-memoria aurkeztu ondoren jakinaraziko da.

Iruñean, 2021eko urriaren 27an.–Giza Baliabideetako zuzendaria, M.ª Aránzazu Arias Leiro.

Iragarkiaren kodea: L2115621