258. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Deialdia, izangaien zerrenda bat eratzeko hautaprobak eginez, oposizio-lehiaketa bidez, Kontu-hartzailetza Alorreko Zerga Ikuskapeneko eta/edo Premiamendu bidezko Diru-bilketako Atalari atxikitako diplomadun lanpostu bat betetzeko, aldi baterako kontratuarekin

Ebazpena, 2021eko urriaren 21ekoa, Noain Elortzibarko Udaleko alkate-udalburuak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita, merezimenduaren eta gaitasunaren printzipioetan oinarriturik, izangaien zerrenda bat eratzeko hautaprobak eginez, oposizio-lehiaketa bidez, Noain Elortzibarko Udaleko Kontu-hartzailetza Alorreko Zerga Ikuskapeneko eta/edo Premiamendu bidezko Diru-bilketako Atalari atxikitako diplomadun lanpostu bat betetzeko, aldi baterako kontratuarekin, sortzen diren beharrei erantzutearren.

Aplikatzekoak diren xedapenek legez ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz eta ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretua kontuan hartuz,

EBAZTEN DUT:

1. Deialdia onestea, merezimenduaren eta gaitasunaren printzipioetan oinarriturik, izangaien zerrenda bat eratzeko hautaprobak eginez, oposizio-lehiaketa bidez, Noain Elortzibarko Udaleko Kontu-hartzailetza Alorreko Zerga Ikuskapeneko eta/edo Premiamendu bidezko Diru-bilketako Atalari atxikitako diplomadun lanpostu bat betetzeko, aldi baterako kontratuarekin, sortzen diren beharrei erantzutearren.

2. Hautaproben deialdia arautuko duten oinarriak onestea. Ebazpen honen I. eranskinean daude.

3. Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

Ebazpen honen kontra, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.

c) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Noain Elortzibarren, 2021eko urriaren 21ean.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

I. ERANSKINA

Oinarriak

Lehena.–Arau orokorrak.

Deialdia iragartzen da, merezimenduaren eta gaitasunaren printzipioetan oinarriturik, izangaien zerrenda bat eratzeko hautaprobak eginez, oposizio-lehiaketa bidez, Noain Elortzibarko Udaleko Kontu-hartzailetza Alorreko Zerga Ikuskapeneko eta/edo Premiamendu bidezko Diru-bilketako Atalari atxikitako diplomadun lanpostu bat betetzeko, aldi baterako kontratuarekin, sortzen diren beharrei erantzutearren. Beharrezkoa da oposizio-lehiaketa izatea, kontuan harturik, lanpostu horri loturik, Diru-bilketa Exekutiborako Alorrean nagusiki bete beharreko zereginen konplexutasuna, eta ez litzatekeelako prestakuntzarako denborarik izanen presako kontratazioa egin behar izanez gero.

Deialdi honen babesean eratzen den zerrendak bost urteko indarraldia izanen du gehienez, indarra hartzen duen egunetik hasita, edo beste deialdi bat onesten den arte.

1.1. Lanpostuek B mailako ordainsariak izanen dituzte, Ordainsariei buruzko Behin-behineko Erregelamenduan ezarritakoaren arabera (uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsia), eta Noain Elortzibarko Udalari aplikatu beharreko gainerako xedapenekin bat, ezertan ukatu gabe bete beharreko lanpostuak esleitua duen lanpostuko osagarria.

Bigarrena.–Betebeharrak.

2.1. Parte hartu nahi dutenek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako nazionalitatea izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estaturen batekoa.

Parte har dezakete, orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko itunen aplikazio eremuan sartutako estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bananduta ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bananduta ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

c) Enpresa Zientzietako diplomadun tituluaren edo horren baliokidearen jabe izatea, edo arlo ekonomikoaren, enpresaren, kontabilitatearen edo finantzen graduarena (Gizarte eta Zuzenbide Zientzien Jakintza Arloa); edo Zuzenbideko graduarena; edo Ekonomiako, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako, Enpresa Zientzietako, edo Zientzia Aktuarial eta Finantzarioetako lizentziaren lehenengo hiru ikasmailak gainditu izana, urriaren 10eko 1272/2003 Errege Dekretuaren lehen xedapen gehigarrian xedatutakoarekin bat, edo, bestela, titulua lortzeko eskubideak ordaindu izana frogatzen duen gordekina, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Titulua atzerrian eskuratu baldin bada, haren homologazioa frogatzen duen ziurtagiriaren jatorrizko agiria edo notario batek edo administrazioak berak konpultsaturiko kopia.

Izangaiek alegatzen badute eskatutako kategorian aritzea ahalbidetzen dieten ikasketa baliokideak dituztela, baliokidetasun hori onartzen duen lege edo erregelamenduzko xedapena aipatu beharko dute edo, bestela, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako ziurtagiria aurkeztu.

d) Lanpostuaren eginkizunak betetzeko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Desgaitua edo gabetua ez egotea eginkizun publikoetan jarduteko, eta ez egotea administrazio publikoren baten zerbitzutik kendua.

Espainiako nazionalitatea ez izanik parte hartu nahi dutenek aurkeztu beharko dute zinpeko deklarazioa edo hitzematea, adierazteko ez dutela diziplina-zehapenik edo kondena penalik galarazten dienik beren estatuko funtzio publikoan sartzea.

Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko tratatuak direla medio, langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoen kasuan, itunaren frogagiria aurkeztu beharko da.

Oinarri honetan ezarritako baldintza guztiak eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira, bai eta hautapen prozesuak eta kontratazioak iraun bitartean mantendu ere. Gerora horietakoren bat ez betetzea nahikoa arrazoi izanen da deirik ez egiteko, harik eta arrazoi hori desagertu arte.

Hirugarrena.–Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Noain Elortzibarko Udaleko Erregistro Orokorrean (Foruen plaza, 3, 31110 Noain) aurkeztu beharko dira, 30 egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, azken eguneko 14:00ak arte, edo, bestela, eskabideak aurkezteko erabil daitezke, orobat, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako gainerako bideak. Baldin eskabidea aurkezten bada posta bulego batean, aurkeztu beharko da gutun-azal ireki batean, postako langileek eskabideari data eta zigilua jar diezazkioten, ziurtatu aurretik. Izangaiek mezu elektroniko bat bidali beharko dute ayuntamiento@noain.es helbidera, abisu emateko posta bulego batean aurkeztu dela eskabidea.

Halaber, eskabidea telematika bidez aurkezten ahalko da, Noain Elortzibarko Udalaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez. Erregistro hori Noaingo Udalaren egoitza elektronikoan dago (www.noain.es). Kasu horretan, parte hartzeko berariazko eskabidea eta beharrezkoak diren gainerako agiriak aurkezteko, Erregistro Elektroniko Orokorrean artxiboak eransteko ezarrita dauden formatuetatik edozein erabil daiteke.

3.2. Eskabideak III. eranskinean argitaratzen den ereduari lotuko zaizkio. Horiek Udaleko bulego nagusietan eskura daitezke, bai eta Interneten ere, www.noain.es helbidean. Eskabideetan izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela.

3.3. Izangaiek honako hau aurkeztu behar dute eskabidearekin batera:

–Nortasun agiri nazionalaren kopia.

–Lehiaketaldian baloratzeko alegatutako merezimenduen frogagiriak, jatorrizkoak edo behar bezala konpultsatuak.

–Azterketa eskubideen tasa ordaindu izanaren frogagiria, ES48 2100 5264 49 2200065040 kontuan, edo, bestela, lanik gabeko eta prestaziorik gabeko egoera egiaztatzeko agiriak; halakoetan, aurkeztu beharko dira Enplegu Zerbitzuaren txostena, langabezia egoeran egoteari buruzkoa, eta SEPEren ziurtagiria, langabeziako prestazio edo sorospen baten onuradun ez izateari buruzkoa.

Ordaindu beharreko zenbatekoa:

  • 13,86 euro, oro har.

–Doakoa, lanik izan ez eta prestaziorik kobratzen ez dutenendako.

Azterketa eskubideen tasa ordaintzen ez bada edo, bestela, egiaztatzeko agiriak aurkezten ez badira, izangaia baztertu eginen da. Akats hori ezin izanen da zuzendu behin bukaturik eskabideak aurkezteko epea.

Arintasuna helburu, kontratua egiteko deitzen zaienek baino ez dute aurkeztu beharko eskatzen diren titulazio baldintzak eta deialdian eskatzen diren bestelakoak betetzen dituztela frogatzeko dokumentazioa.

3.4. Desgaitasun aitorturen bat duten izangaiek, parte hartzeko eskabidearekin batera, egoera horren frogagiria aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana. Halaber, egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte azterketak egiteko denboraren edo baliabideen aldetik. Kasu horretan, eskabidean bertan adierazi beharko dute, eta, horrez gainera, aparteko orri batean, zer desgaitasun duten eta zer egokitzapen eskatzen dituzten.

3.5. Eskaerak aurkezteko epea luzaezina da.

Laugarrena.–Izangaien onarpena.

4.1. Behin-behineko zerrendak.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, Noain Elortzibarko Udaleko alkateak ebazpen bat emanen du, onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta aginduko du argitara dadila Noain Elortzibarko Udalaren iragarki-taulan eta webgunean (www.noain.es). Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko dira onartuen behin betiko zerrendak.

Izangai baztertuek 10 egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

4.2. Behin betiko zerrendak.

Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta haiei erantzun ondotik, alkateak ebazpena emanen du, onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du Udalaren webgunean (www.noain.es) eta iragarki-taulan bakarrik argitaratzeko. Ebazpen horretan bertan zehaztuko da probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.

4.3. Onartuen zerrendan agertzea ez da aski deialdian eskatutako betebeharrak betetzen direla aitortzeko. Izangaiek aurkeztutako dokumentazioa edo Udalak bere eskuetan daukana azterturik, atzemanez gero ez dutela betetzen eskatutako baldintzetako bat, interesdunek galdu eginen dituzte deialdian parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak.

4.4. Izangai onartu eta baztertuen zerrendak argitaratzearekin egintzat joko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.b) artikuluan ezarritakoarekin bat.

Bosgarrena.–Hautapen prozesua nola eginen den eta haren balorazioa.

5.1. Lehiaketaldia: lehiatzaileek alegatutako eta egiaztatutako merezimenduak baloratuko ditu epaimahaiak lehiaketaldian, izangaien esperientzian oinarritutako baremo honi jarraikiz:

–Epe exekutiboko tributu bilketako eginkizunak betez, administrazio publikoen zerbitzuan egindako urte bakoitzeko: 6 puntu urteko.

–Urtebete baino gutxiagoko denbora tarteak eta lanaldi partzialeko kontratuak proportzionalki kalkulatuko dira.

–Ez da puntuaziorik emanen esperientzia 6 hilabetetik beherakoa denean.

–Apartatu honen ondorioetarako, administrazio publikoetan egindako zerbitzuen parekoak izanen dira ente publiko edo merkataritza elkarteetan, publikoak zein pribatuak izan, egindako zerbitzuak, baldin eta horiek administrazio publikoei laguntzen badiete epe exekutiboko tributu bilketako zerbitzuan, hitzarmen baten bidez edo laguntza-kontratu publiko baten bidez.

–Izangaiak egindako zerbitzuek izan beharko dute lan edo administrazio araubideko kontratuen bidez egindakoak, edozein modalitatetan. Orobat, gutxienez C mailako lanpostu batean egindakoak izanen dira, 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 12. artikuluarekin bat, edo gutxienez 3. kotizazio taldearen barnean, Gizarte Segurantzako araubide orokorreko araudiarekin bat.

Aurkezten diren egiaztagiriek baremoaren aplikaziorako beharrezkoa den informazio guztia jaso beharko dute. Justifikatu gabeko merezimenduak ez dira baloratuko.

Lehiakideek alegatutako merezimenduen gaineko azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu kalifikazio epaimahaiak noiznahi.

Lehiaketaldiaren balorazioa ez da baztergarria izanen. Gehienez ere 30 puntukoa izanen da.

Merezimenduak baloratzean, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunera arte egindakoak baizik ez dira kontuan hartuko. Geroagoko merezimenduak ez dira aintzat hartuko.

Egindako zerbitzuen ziurtagiriak eman beharko ditu lan egindako administrazio edo lantoki bakoitzean ziurtapenak egiteko ahalmena duen organoak, eta agiri horietan datu hauek agertu beharko dute nahitaez:

–Zerbitzuak zer lanpostutan eta zer administrazio edo lantokitan egin diren, bai eta zer eginkizun bete diren ere.

–Egindako zerbitzualdia, datatik datara.

–Zerbitzuak lanaldi partzialean eman baldin badira, honako hau erantsi:

  • Edo egunean, astean, hilabetean edo urtean egindako orduen kopurua, eta urteko lanaldia, egindako zerbitzuei dagokiena.
  • Edo, bestela, egindako orduek ohiko lanaldiaren aldean zer ehuneko egiten duten.

Lehiaketaldia bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen du parte-hartzaile bakoitzak lortutako puntuazioa Noain Elortzibarko Udalaren iragarki-taulan eta webgunean (www.noain.es), eta bost egun balioduneko epea ezarriko du interesdunek erreklamazioak aurkez ditzaten eta beren eskubidearen arabera komeni zaiena alega dezaten balorazio horri buruz.

5.2. Proba teoriko-praktikoa.

Ariketan (70 puntu) “test” motako galde-sorta bat izanen da, 50 galderaz osatua, lanpostuko jardueren inguruko ezagutza orokorrei buruz nahiz berariazko gaiei buruz, II. eranskineko gai-zerrendaren arabera. Galdera horietan, erantzunetako bakarra izanen da zuzena.

Galdera guztiendako lau erantzun emanen dira aukeran, baina bat bakarra izanen da baliozkoa. Galdera guztiek balio bera izanen dute (1,4 puntu). Erantzun okerrek zigorra izanen dute, galderari emandako balorazioaren laurden batekoa (0,35 puntu).

Ariketa hau egiteko izangaiek izanen duten denbora epaimahaiak adieraziko du, azterketa hasi baino lehen.

Ariketaren balorazioa 70 puntu izanen da gehienez, eta bazterturik geldituko dira 30 puntu eskuratzen ez duten izangaiak. Proba hau egiteko ez da inolako testurik kontsultatzen ahalko, ez eta bestelako materialik erabiltzen ahalko ere, bolaluma urdina edo beltza ez bada.

5.3. Ariketak plika sistemaren bidez eginen dira.

5.4. Probarako dei bakarra eginen da. Parte-hartzaileek aldean eraman beharko dute nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena. Baztertuta geldituko dira agirien bidez nor diren frogatzen ez dutenak edo agertzen ez direnak.

5.5. Hautaproba egiteko, desgaitasun aitorturen bat dutenendako bidezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak jarriko dira, eskabidean azaldutakoaren arabera.

Seigarrena.–Kalifikazio epaimahaia.

6.1. Kalifikazio epaimahaia honako hauek osatuko dute:

Epaimahaiburua: Sebastián Marco Zaratiegui, Noain Elortzibarko Udaleko alkatea.

Epaimahaiburuaren ordezkoa: Javier Erro Lacunza, Noain Elortzibarko Udaleko alkateordea.

Epaimahaikide idazkaria: Esther Salazar Cameros, Noain Elortzibarko Udaleko idazkaria.

Epaimahaikide idazkariaren ordezkoa: María Ángeles Cuesta Márquez. Noain Elortzibarko Udaleko administrari-ofiziala.

1. epaimahaikidea: Carlos Revilla Pascual. Noain Elortzibarko Udaleko kontu-hartzailea.

1. epaimahaikidearen ordezkoa: Uxue Cilveti Zazpe. Noain Elortzibarko Udaleko administrari-ofiziala.

2. epaimahaikidea: Diana Vázquez Vidador, Noain Elortzibarko Udaleko Kontu-hartzailetza Alorreko Ikuskapeneko eta Diru-bilketako Atalari atxikitako diplomaduna.

2. epaimahaikidearen ordezkoa: Encarnación Martos Martos. Noain Elortzibarko Udaleko administrari-ofiziala.

3. epaimahaikidea: Jordi Subirana Ballesteros. Noain Elortzibarko Udaleko ordezkari sindikala.

3. epaimahaikidearen ordezkoa: Rubén Gómez Brito. Noain Elortzibarko Udaleko ordezkari sindikala.

6.2. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, baldin suertatzen badira Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako ezarriak dauden arrazoiak.

Halaber, izangaiek mahaikideak errekusatzen ahalko dituzte inguruabar horiek gertatzen direnean, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikuluan ezarritako moduan.

Epaimahaia aldatzen bada, abstenitzeko eta errekusatzeko ezarritako arrazoiak direla eta, izangai onartuen eta baztertuen zerrendekin batera emanen da horren berri.

6.3. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan. Halaber, epaimahaiaren eraketak eta jarduketek balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek egon beharko dute bertan.

6.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdien oinarriak interpretatu eta aplikatzeko garaian sortzen diren arazoak.

6.5. Epaimahaiak aholkulari espezialistak hartzen ahalko ditu probarako, eta horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diete laguntza epaimahaikoei.

Zazpigarrena.–Emaitzak.

7.1. Parte-hartzaileen artean berdinketarik gertatuz gero, epaimahaiak ebatziko du, kontuan izanik proban zeinek eskuratu duen puntuaziorik handiena. Arestian ezarritako irizpideak aplikatuta ere berdinketak badirau, kalifikazio epaimahaiak eginen duen berariazko zozketa bakar baten bidez ebatziko da. Zozketaren emaitzak Noain Elortzibarko Udalaren webgunean (deialdiaren aipuan) eta Udalaren iragarki-taulan argitaratuko dira.

7.2. Behin probaren kalifikazioa bukaturik, epaimahaiak Noain Elortzibarko Udalaren iragarki-taulan eta webgunean (www.noain.es) jarriko du proba gainditu duten izangaien zerrenda, guztira lortutako puntuazioaren ordenaren arabera, lehiaketaldia ere kontuan hartuta.

Proban bazterturik gelditu ez diren izangai guztiak sartuko dira aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendetan.

7.3. Aurreko 7.2 apartatuan jasotakoarekin bat, emaitzak argitaratzen direnetik, izangaiek 5 egun naturaleko epea izanen dute bidezko deritzeten alegazioak aurkezteko, bai proban lortutako puntuazioari buruz, bai lehiaketaldian eskuratutakoari buruz.

7.4. Epaimahaiak alegazioak ebatzi ondotik, probak gainditu dituztenen zerrenda, puntuazio hurrenkeraren araberakoa, alkate udalburuari bidaliko zaio eta, horrekin batera, hautapen prozesuaren espediente osoa, onets dadin.

Zortzigarrena.–Aldi baterako kontrataziorako dei egitea.

8.1. Gainditu duten izangaiei Noain Elortzibarko Udalean gertatzen diren beharren arabera eginen zaie dei, deialdi honetan ezarritakoari eta aplikatzekoak diren gainerako arauei jarraikiz.

8.2. Izangaiei dei egiterakoan, kontuan hartuko da zer dagoen ezarrita desgaitasuna dutenek enplegu publikoa eskuratzeaz Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan, zeina onetsi baitzen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez. Behar diren zereginak eta eginkizunak betetzeko bateragarritasuna frogatzen duten agiriak Noain Elortzibarko Udalak egiaztatuko ditu.

8.3. Errazago aurkitu ahal izateko, izangaiek harremanetarako telefono bat bederen eman beharko dute (harremanetarako beste telefono batzuk ere eman ditzakete), bai eta helbide elektroniko bat ere. Informazio hori etengabe eguneratua eduki behar dute.

8.4. Lanpostu baterako aldi baterako kontratazioa egin behar denean, une horretan zerrendako lehenbiziko lekuan dagoen izangaiari deituko zaio. Izangai bakoitza lokalizatzeko bi saiakera eginen dira telefonoz bi lanegun jarraitutan, eta dei horien frogak jasoko dira; alegia, eguna, ordua eta inguruabarrak. Telefonozko harremana izateko lehenbiziko saiakerarekin batera, mezu elektroniko bat bidaliko da izangaiak emandako helbide elektronikora. Mezu elektroniko hori bidaltzen denetik egun bateko epean erantzunik lortzen ez bada, eta telefonoz hitz egiterik ere ez bada, zerrendako hurrengoari deituko zaio.

Izangai batekin harremanetan jarri, eta kontrataziorako eskaintza bat eginik, izangaiak erantzuten ez badu edo uko egiten badio, zerrendatik kenduko da, salbu frogatzen badu arrazoi justifikatuengatik uko egiteko kasu batean dagoela, 8.5 apartatuan xedatutakoarekin bat.

Izendapena eginda, toki entitate eskatzaileak aldi baterako kontratatuko du proposaturiko izangaia.

Deia eginda kontratu bat onartzen dutenei ez zaie zerrenda bereko beste lanposturik eskainiko kontratua indarrean den bitartean.

8.5. Honako hauek onartuko dira eskainitako lanpostua kontratatzeari uko egiteko arrazoi justifikatu gisa eta, beraz, ez dute izangaiaren lehentasun ordena aldatuko aldi baterako kontratazioko izangaien zerrendetan:

a) Aldi baterako ezintasuna.

b) Amatasun edo aitatasun baimena.

c) Hiru urtez azpiko haurra zaintzea, edo hiru urtez azpiko adingabea harrera iraunkorrean edo adoptatua izatea.

d) Zaindu behar izatea bigarren mailara arteko odol edo ezkontza bidezko ahaide bat, berez baliatu ezin dena adina, istripua edo eritasuna dela kausa.

e) Norberaren ezkontza edo Bikote Egonkorrentzako Berdintasun Juridikoari buruzko uztailaren 3ko 6/2000 Legearen arabera parekatutako egoera, baldin eskainitako kontratazio administratiboaren hasiera eguna badago hura eratu ondoko edo aurreko hamabost egun naturaleko epearen barnean.

f) Kontratazioren bat indarrean izatea, izan administrazio araubidekoa edo lan araubidekoa.

g) Desgaitasunen bat behar bezala aitortua izatea eta desgaitasunaren ezaugarriak bateraezinak izatea eskaintzen zaion lanpostuaren berariazko ezaugarriekin.

Aipatu egoeretako batean dauden izangaiek 7 egun naturaleko epea izanen dute, errefusatu duten lanpostua eskaintzen zaien egunetik, agiri bidez eta modu fede-emailean justifikatzeko. Hala bada, zerrendan zuten toki berean segituko dute.

Baldin kontratazio eskaintzari uko egiteko arrazoi justifikatua frogatzen duen dokumentazioa ez bada aurkezten epe barrenean, izangaia zerrendako azkeneko tokira igaroko da.

Uko egiteko arrazoi justifikatua dagoenean, idatziz adierazi beharko dute berriz prest daudela lanean jarduteko, uko egitea ekarri zuen egoera bukatzen den egunetik hasita. Komunikazio hori egiten ez den bitartean, ez zaie lanposturik eskainiko.

8.6. Izangaiak honako kasuetan geratuko dira deia ekarri duen zerrendatik kanpo:

a) Kontratazio eskaintza onartu eta gero, kontratua ez sinatzea, izangaiari egozten ahal zaion arrazoi batengatik.

b) Sinatutako kontratuari uko egitea, salbu horren arrazoia baldin bada beste kontratu bat sinatu dela beste entitate publiko edo pribatu batekin. Agiri bidez eta modu fede-emailean frogatu beharko da hori, ukoaren formalizaziotik 7 egun naturaleko epean. Kasu horretan, izangaia zerrendako azkeneko tokira igaroko da.

c) Lanpostua bertan behera uztea.

d) Probaldia ez gainditzea, kontratuan ezarri den kasuetan.

e) Urtebeteko epean izangaiarekin harremanetan jartzea ezinezkoa izatea, hark emandako telefonoaren edo helbide elektronikoaren bidez kontratatzeko deiak behin eta berriz eginda ere.

8.7. Deia jasotzen dutenek aurkeztu beharko dute deialdian titulazioari eta bestelakoei buruz eskatutako betebeharrak betetzen dituztela frogatzeko dokumentazioa.

8.8. Eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenak hautapen prozesutik baztertuko dira, Alkatetzaren ebazpen baten bidez, eta galdu eginen dituzte deialdian parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak.

Bederatzigarrena.–Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka nahiz oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu edo errekurritzen den aplikazio egintza jakinarazi eta biharamunetik hasita, aurretiaz organo egileari errekurritzeko asmoaren berri emanik; edo, bestela,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu edo errekurritzen den aplikazio egintza jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

II. ERANSKINA

Gai-zerrenda

1. gaia.–Tributuen kudeaketa Nafarroan (I): Kontzeptua eta ezaugarriak. Zergapekoari informazioa eta laguntza ematea. Tributu kontsulta. Identifikazio fiskaleko zenbakia. Froga, jakinarazpenak, ebazteko betebeharra eta ebazteko epea.

2. gaia.–Tributuen kudeaketa Nafarroan (II): Nafarroako zergak kudeatzeko jarduketak eta prozedurak. Abiaraztea. Aitorpenak. Autolikidazioak. Egiaztatze laburtuko jarduketak. Tributuen likidazioak. Entzute tramitea eta alegazioak. Sarrera bidegabeen itzulketa. Autolikidazioen zuzenketa, eta tributu jasanarazpena duten egintzak eta zuzenketak eta konturako sarrerak aurkaratzea.

3. gaia.–Tributuen bilketa Nafarroan (I): Jarduketak eta prozedurak. Diru-bilketako organoak. Zorren azkentzea: ordainketa eta azkentzeko beste modu batzuk. Ordaintzera behartuta daudenak. Tributu zorraren bermeak. Geroratzeak eta ordainketa zatikatuak.

4. gaia.–Tributuen bilketa Nafarroan (II): Tributuak biltzeko prozedura epe exekutiboan. Premiamendu prozedura. Prozeduraren izaera. Faseak: hasiera, ondasunen eta eskubideen enbargoa, besterentzea eta prozeduraren bukaera. Hirugarrengotza. Erantzuleen eta oinordekoen kontrako prozedurak.

5. gaia.–Tributuen ikuskapena Nafarroan. Organoak. Eginkizunak. Ahalmenak. Betebeharrak. Agiriak aztertzea. Jarduketa motak. Tributuen arlorako garrantzia duen informazioa eskuratzeko jarduketak. Txostenak egiteko eta aholku emateko jarduketak.

6. gaia.–Tributuak ikuskatzeko prozedura Nafarroan. Egiaztatzeko eta ikertzeko jarduketak. Prozeduraren hasiera eta garapena. Ikuskapen jarduketen epea, tokia eta ordutegia. Ikuskapen prozedurako kautelazko neurrien ezaugarriak eta motak. Prozeduraren bukaera. Ikuskapen jarduketen agiriak.

7. gaia.–Arau-hausteak eta zehapenak Nafarroako Zerga Zuzenbidean: araubide orokorra. Tributu arloko arau-hauste arinak eta astunak. Zerga-arloko arau-hauste arinengatiko zehapenak. Zehapen motak. Zehapenak ezartzeko eskumena duten organoak eta zehapen prozedura. Zehapenen mailaketa. Erantzukizuna azkentzea.

8. gaia.–Nafarroako toki erakundeen jarduketen prozedura eta araubide juridikoa, haien aurkaratzea eta kontrola, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen arabera.

9. gaia.–2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa.

Oharra: zein egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarrean den araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

III. ERANSKINA

Eskabidea (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2115317