258. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

136/2021 EBAZPENA, urriaren 26koa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, baimena ematen duena Nafarroako Foru Komunitatean 2021-2022 ikasturtean Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak eta Lanbide Lantegiak ezartzeko zenbait erakundetan.

Uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren V. kapituluan eta otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuaren laugarren xedapen gehigarrian aipatzen diren Lanbide Heziketako prestakuntza programak Hezkuntzako kontseilariaren ekainaren 6ko 65/2016 Foru Aginduaren bidez daude arauturik Nafarroan, lanbide lantegiak izenarekin. Foru agindu horren 16.2 artikuluan ezartzen denez, “Hezkuntzako zuzendari nagusiaren ebazpen bidez” baimenduko dira lanbide lantegiak irakasten ari ziren ikastetxe pribatuak.

Bestalde, Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak Hezkuntzako kontseilariaren ekainaren 6ko 66/2016 Foru Aginduaren bidez daude arauturik Nafarroan. Bere 5. eta 17. artikuluetan xedatzen da ziklo horiek entitate publikoetan edo irabazi asmorik gabeko entitate pribatuetan, instituzioetan edo elkarteetan irakats daitezkeela, eta Hezkuntza Departamentuak eman behar diela baimena Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo horiek garatzeko.

2021-2022 ikasturteko Lanbide Lantegien eta Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloen onarpen prozesua planifikatu eta bukatu eta gero, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko Zuzendaritzak aldeko txostena egin du Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo horiek eta Lanbide Lantegi horiek 2021-2022 ikasturtean zenbait erakundetan ezartzea baimentzen duen ebazpena eman dadin.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ebazpen honen eranskinean ageri diren erakundeei baimena ematea bertan azaltzen diren Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak eta Lanbide Lantegiak emateko 2021-2022 ikasturtean.

2. Era berean, ebazpen honen eranskinean ageri da zein ikastetxe bateraturi edo Bigarren Hezkuntzako instituturi atxikiko zaizkion erakundeok.

3. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura, Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Azterlan Ekonomikoen eta Nominen Zerbitzura, Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzura, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Ikastetxeen Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalera, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora, Eskolatze Bulegora, Etengabeko Prestakuntzaren Bulegora, ukitutako erakundeetara eta atxikipeneko BHIetara eta ikastetxe integratuetara.

Iruñean, 2021eko urriaren 26an.–Lanbide Kualifikazio, Enpresa eta Enplegurako Zerbitzuko zuzendaria, Francisco Javier Martínez Cía. (108/2019 Foru Agindua, azaroaren 26koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntza Departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren ordez aldi baterako arituko direnak izendatzen dituena).

ERANSKINA

Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak - 2021-2022 ikasturtea

–Erakundeak.

ERAKUNDE BAIMENDUAK

OINARRIZKO LH ZIKLOA

IKASMAILA

UD.

ZIKLOAREN IRAUPENA

(Erreferentzia)

ZER IKASTETXE PUBLIKORI ATXIKIA

Ilundain Haritz Berri Fundazioa - Ilundain

Nekazaritzako lorezaintza eta landare-konposizioak

1.

1

2.000 ordu

Huarte BHI - Uharte

2.

1

Eraikinen zaharberritze- eta mantentze-lanak

1.

1

2.000 ordu

2.

1

Centro Puente - Gares

Sukaldaritza eta Jatetxeak

1.

1

2.000 ordu

IB BHI “Politeknikoa” - Lizarra

2.

1

El Castillo lantegi-eskola - Tutera

Zurgintza eta Altzarigintza

1.

1

2.000 ordu

“ETI” IBP - Tutera

2.

1

Sukaldaritza eta Jatetxeak

1.

1

2.000 ordu

2.

1

Lantxotegi lantegi-eskola - Berriozar

Nekazaritzako lorezaintza eta Landare-konposizioak

1.

1

2.000 ordu

Huarte BHI - Uharte

2.

1

Etxabakoitz lantegi-eskola - Iruña

Ile-apainketa eta Estetika

1.

1

2.000 ordu

Huarte BHI - Uharte

2.

1

Elektrizitatea eta Elektronika

1.

1

2.000 ordu

2.

1

“Fundación Laboral de la Construcción” - Alesbes

Fabrikazioa eta Muntaketa

1.

1

2.000 ordu

Ribera del Arga BHI - Azkoien

2.

1

Lanbide lantegiak, 2021-2022 ikasturtea

–Erakundeak.

ERAKUNDE BAIMENDUAK

LANBIDE LANTEGIA

IKASMAILA

UD.

LANTEGIAREN IRAUPENA

(Erreferentzia)

ZER IKASTETXE PUBLIKORI ATXIKIA

Ilundain Haritz Berri Fundazioa - Ilundain

Zurgintzako laguntzailea

1.

1

1.000 ordu.

Huarte BHI - Uharte

Elkarte Fundazioa - Iruña

Fabrikazio mekanikoko laguntzailea

1.

1

1.000 ordu.

Huarte BHI - Uharte

Lantxotegi lantegi-eskola - Berriozar

Eraikinen Mantentze-lanetako Laguntzailea

1.

1

1.000 ordu.

Huarte BHI - Uharte

Iragarkiaren kodea: F2115359