258. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

214/2021 EBAZPENA, urriaren 26koa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematen baitira Santakaran eta Murillo el Fruton goi tentsioko instalazio elektriko bat jartzeko, eta instalazio horrek onura publikoa duela zehazki deklaratzen baita.

2021eko ekainaren 1ean, Eduardo Ryan Murúa jaunak, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU ordezkatuz, proiektuaren administrazio baimena eta onespena eskatu ditu honako instalazio elektriko hau jartzeko:

–Eskatzailea: I-DE Redes Electricas Inteligentes SAU.

–Espedientea: SAT11201 (Erref.: 2021-063 GES2A Obra 100847966).

–Instalazioaren kokalekua: Santakarako eta Murillo el Frutoko udal-mugarteak.

–Xedea: inguru horretako horniduraren kalitatea hobetzea.

–Ezaugarri teknikoak: “Caparroso-Santakara” eta “Zarrakaztelu-Zarrakaztelu” izeneko erdi tentsioko lineak, 13,2 kV-ekoak, batzea. Jarduketan, jarraipena emanen zaio 13,2 kV-eko aireko lineari “Zarrakaztelu-Zarrakaztelu” zirkuituko 518 zenbakiko euskarritik Santakarako hiriguneko mugaraino (3.017 metro 100-AL1/17-ST1A eroalearekin). Hor, linea lurperatuko da Mazkolanda TZraino (180432830) (639 metro HEPRZ1 12/20kV 3(1x240) mm² AL+H16 eroalearekin). TZ horretatik, dagoen linea profitatuko da C. Baratas Santakara TZraino (180406520), zeina eraberritu eginen baita (baina beste proiektu baten xedea da hori) (311 metro HEPRZ1 12/20kV 3(1x240) mm² AL+H16 eroalearekin).

–Aurrekontua: 92.611,83 euro.

Betetzeko abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoa, jendaurrean jarri ziren I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUren eskaera eta instalazioak ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda zehatza (2021eko 149. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 28koan, 2021eko ekainaren 29ko Diario de Navarran, eta Nafarroako Gobernuaren Gobernu Irekia webgunean). Orobat, Santakarako eta Murillo el Frutoko udalei igorri zitzaien, jendaurrean jartzeko.

Ez da alegaziorik jaso.

Separata bidali zitzaion Murillo el Frutoko Udalari, txostena eman zezala eskatuz (2021eko ekainaren 24ko ofizioa), eta ez du erantzunik eman.

Espedientean jasota dago Santakarako Udaleko teknikariaren txostena, 2021eko uztailaren 5ekoa, non adierazten baita proposatutako jarduera jarduera baimengarria dela.

Separata bidali zitzaion Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, txostena eman zezala eskatuz (2021eko ekainaren 24ko ofizioa), eta ez du erantzunik eman.

Espedientean jasota dago Zainketa Zerbitzuaren txostena, 2021eko ekainaren 29koa, non adierazten baita jasota dagoela 2021 / 597.669 erregistro zenbakiarekin tramitatutako espediente bat, proiektu horri buruzkoa, baina dagokion baimena emateko dagoela.

Espedientean jasota dago Basoen eta Ehizaren Zerbitzuaren 0001-0199-2021-000038 (VP085/21) aldeko txostena, zenbait baldintzarekin.

Jasotako txostenak sustatzaileari igorrita, 2021eko irailaren 23an I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk adierazi du ados dagoela haiekin.

Nafarroako Gobernuko Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 30eko 144E/2020 Ebazpenaren bidez, proiektuari ingurumen ukipenetarako baimena eman zitzaion.

Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak azaroaren 18an emandako 52/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak (2019ko 234. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 27koa), eta betez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. eta 11. artikuluetan ezarritakoa,

EBAZTEN DUT:

1. Administrazio baimena ematea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri aipatutako instalaziorako.

2. Zehazki deklaratzea instalazioak onura publikoa duela, abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 149. artikuluan ezarritako ondorioetarako. Enpresa eskatzailea onuradun gisa agertuko da desjabetze espedientean.

3. I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresari onuradun izaera aitortzea desjabetze espedientean.

4. Onestea instalazio hori egiteko aurkeztutako proiektua, Fermín Martínez Larraza bide, ubide eta portuetako ingeniariak sinatua. Hogeita lau hilabete eman zaizkio obrak gauzatzeko.

5. Instalazioak gauzatu beharko dira aurkeztutako proiektuari jarraikiz, eta bat etorri beharko dute Goi tentsioko instalazio elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretuan xedatutakoarekin eta Goi tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuan xedatutakoarekin.

6. Behin proiektua gauzaturik, eskatzaileak zerbitzuan jartzearen akta eskatu beharko du. Eskaera horri erantsiko zaizkio aipatutako araudian ezarritako agiriak eta obra bukaeraren ziurtagiria, teknikari eskudun batek sinatua.

7. Aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena emanda ere, instalazioaren eskatzaileak lortu beharko ditu instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren emakida, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin bat.

8. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura, Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusira eta Basoen eta Ehizaren Zerbitzura.

9. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

10. Ebazpen hau jakinaraztea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, eta ohartaraztea ezen ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekurtsoan espediente zenbakia adierazi beharko da.

11. Ebazpen hau jakinaraztea Santakarako Udalari eta Murillo el Frutoko Udalari eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, eta ohartaraztea ezen honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, bi hilabeteko epean, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2021eko urriaren 26an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2115332