257. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

114/2021 FORU AGINDUA, urriaren 18koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren apirilaren 23ko 80/2008 Foru Agindua. Foru agindu horren bidez hein batean garatu zen Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamendua, zergen aitorpen-likidazio edo autolikidazio batzuei dagozkien ordainketak bankuan helbideratzeari dagokionez.

Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren apirilaren 23ko 80/2008 Foru Aginduaren bidez, hein batean garatu zen Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamendua, zergen aitorpen-likidazio edo autolikidazio batzuei dagozkien ordainketak bankuan helbideratzeari dagokionez.

Onetsi zenetik iragan denborak sendotu du zergen aitorpen-likidazioen eta autolikidazioen bankuko helbideratzea Nafarroako Foru Ogasunean ordainketak egiteko forma nagusi moduan.

Zerga-betebeharrak borondatez betetzeko erraztasunak ematea da edozein zerga-administrazioren oinarrizko zutabeetako bat eta, hartara, halaxe ageri da Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 9ko 127/2011 Ebazpenean. Ebazpen horren bidez onetsi ziren Zergen Kontrolerako 2021eko Plana gidatzen duten irizpide orokorrak.

Bankuko helbideratzea da zergapekoendako telematikoki aurkez daitezkeen zergen aitorpen-likidazioak eta autolikidazioak borondatezko epean ordaintzeko metodorik eraginkorrena. Hori hala izanik, foru agindu honen xedea da ordainketa-modalitate hori borondatezko epe osoan erabili ahal izatea eta, orobat, bide hori bultzatzea ordaintzeko beste modu batzuen aurrean, kudeatzeko erraztasunik gehien ematen duen bidea baita. Horretarako, ezabatu da ordaintzeko borondatezko epearen barneko azken hiru egun baliodunetan zegoen murriztapena, eta, horrenbestez, Nafarroako Foru Ogasunari komunikatutako helbideratze-aginduak onartuko dira ordaintzeko borondatezko epe osoan.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

Artikulu bakarra. Aldatzea Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren apirilaren 23ko 80/2008 Foru Agindua, zeinaren bidez hein batean garatu baitzen Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamendua, zergen aitorpen-likidazio edo autolikidazio batzuei dagozkien ordainketak bankuan helbideratzeari dagokionez.

1., 2. eta 4. artikuluak eta eranskina aldatzen dira. Honela idatziak geldituko dira:

Bat.–1.3. artikulua indargabetu da.

Bi.–2.1. artikuluari d) letra gehitu zaio:

“d) Ordainketa helbideratuko den kontuak saldoa izan beharko du aitorpen-likidazio eta autolikidazio bakoitza erregulatzen duen araudiak zehazten dituen epeak bukatu arte eta hurrengo hiru egun baliodunetan. Saldo hori zorraren zenbatekoa adinakoa edo handiagoa izanen da.

Geroratzeei eta ordainketen zatikatzeei dagokienez, hilabete bakoitzeko 5ean edo hurrengo egun baliodunean.

Kargua egin beharreko datan helbideratzeko kontuan aski saldorik ez badago, zorra ez dela sartu ondorioztatuko da.”

Hiru.–4. artikulua:

“1. Ordainketak borondatezko epean egin direla hartuko da baldin eta 2.1.d) artikuluaren arabera aski saldo badago, eta ordainketa-egiaztagiritzat hartuko da ordainketa helbideratuta dagoen gordailu-erakundeak ondorio horretarako emandakoa.

2. Kontuan egindako kargua ez bada egiten edo 2.1.d) artikuluan ezarritako epea ez den batean egiten bada eta horren zergatia ezin bazaio ordaintzera behartutakoari egotzi, ez zaizkio errekarguak, berandutze-interesak eta zehapenak exijituko, deusetan galarazi gabe, hala badagokio, atzerapenaren erantzule den entitate laguntzaileari exijitzea dagozkion berandutze-interesak likidatzea.”

Laugarrena.–Eranskina. Foru agindu honen arabera ordainketak bankuan helbideratzea onartzen duten zerga ereduak:

“130 eredua. “Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren konturako ordainketa zatikatuen autolikidazioa”.

136 eredua. “Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga. Zenbait loteria eta apustutako sarien gaineko karga berezia. Autolikidazioa”.

715 eredua. “Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga. Laneko etekinei, enpresa eta lanbide batzuen jarduerei, sariei eta errenta egozketa batzuei buruzko atxikipenak eta konturako sarrerak” (hiruhilekoa).

716 eredua. “Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga eta sozietateen gaineko zerga. Kapital higigarriaren atxikipenak” (hiruhilekoa).

745 eredua. “Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga. Laneko etekinei, enpresa eta lanbide batzuen jarduerei, sariei eta errenta egozketa batzuei buruzko atxikipenak eta konturako sarrerak” (hilekoa).

746 eredua. “Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga eta sozietateen gaineko zerga. Kapital higigarriaren atxikipenak (hilekoa). Banku kontuetako interesak” (hilekoa).

747 eredua. “Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga eta sozietateen gaineko zerga. Kapital higigarriaren atxikipenak (hilekoa). Banku kontuetako interesak eta etekin inplizituak izan ezik” (hilekoa).

748 eredua. “Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga eta sozietateen gaineko zerga. Kapital higigarriaren atxikipenak (hilekoa). Etekin inplizituak” (hilekoa).

759 eredua. “Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga eta sozietateen gaineko zerga. Hiri higiezinen errentamenduei dagozkien atxikipenak” (hiruhilekoa).

760 eredua. “Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga eta sozietateen gaineko zerga. Hiri higiezinen errentamenduei dagozkien atxikipenak” (hilekoa).

763 eredua. Joko-jardueren gaineko zerga, urteko eta urte anitzeko jardueren kasuetan. Autolikidazioa”.

780 eredua. “Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga, sozietateen gaineko zerga eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga. Atxikipenak eta konturako diru-sarrerak. Ondare gehikuntzak” (hilekoa).

781 eredua. “Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga, sozietateen gaineko zerga eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga. Atxikipenak eta konturako diru-sarrerak. Ondare gehikuntzak” (hiruhilekoa).

785 eredua. “Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga, sozietateen gaineko zerga eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga. Atxikipenak eta konturako diru-sarrerak. Kapitalizazio eragiketen eta bizitza edo elbarritasuneko aseguru kontratuen bidez lortutako kapital higigarriko errenta edo etekinak” (hilekoa).

S-91 eredua. “Sozietateen gaineko zerga. Ordainketa zatikatua”.

S-90 eredua. “Sozietateen gaineko zerga eta establezimendu iraunkorra duten ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga” (urtekoa). Zergaldiak urte naturalarekin bat egiten duenean.

216 eredua. “Ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga. Atxikipenak eta konturako diru-sarrerak. Establezimendu iraunkorrik gabe lortutako errentak”.

220 eredua. “Sozietateen gaineko zerga. Talde fiskalen tributazio araubidea” (urtekoa). Zergaldiak urte naturalarekin bat egiten duenean.

230 eredua. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga: halako loteria eta apustu batzuen sarien gaineko karga bereziaren atxikipenak eta konturako sarrerak. Sozietateen gaineko zerga: halako loteria eta apustu batzuen sarien gaineko karga bereziaren atxikipenak eta konturako sarrerak. Autolikidazioa”.

610 eredua. “Ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga. Egintza juridiko dokumentatuak. Kreditu erakundeek negoziatutako ordainagiri eta zor-agirien gaineko zerga eskudirutan ordaintzea”.

640 eredua. “Ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga. Egintza juridiko dokumentatuak. Efektu tinbredunak”.

F66 eredua. “Balio erantsiaren gaineko zerga. Hileko aitorpen-likidazioa”.

F69 eredua. “Balio erantsiaren gaineko zerga. Hiruhilekoko aitorpen-likidazioa. Araubide orokorra eta erraztua”.

309 eredua. “Balio erantsiaren gaineko zerga. Ez-aldizkako aitorpen-likidazioa”.

353 eredua. “Balio erantsiaren gaineko zerga. Entitate taldea. Eredu bateratua. Hileko aitorpen-likidazioa”.

366 eredua. “Hondakinak erraustearen eta hondakindegietan ezabatzearen gaineko zerga. Autolikidazioa”.

410 eredua. “Kreditu-entitateetako gordailuen gaineko zergaren konturako ordainketa. Autolikidazioa”.

411 eredua. “Kreditu-entitateetako gordailuen gaineko zerga. Autolikidazioa”.

560 eredua. “Elektrizitatearen gaineko zerga. Aitorpen-likidazioa”.

561 eredua. “Garagardoaren gaineko zerga. Aitorpen-likidazioa”.

562 eredua. “Tarteko produktuen gaineko zerga. Aitorpen-likidazioa”.

563 eredua. “Alkoholaren eta edari eratorrien gaineko zerga. Aitorpen-likidazioa”.

566 eredua. “Tabakogaien gaineko zerga. Aitorpen-likidazioa”.

581 eredua. “Hidrokarburoen gaineko zerga. Aitorpen-likidazioa” (hilekoa).

583 eredua. “Energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga. Autolikidazioa eta ordainketa zatikatuak”.

584 eredua. “Gastatutako erregai nuklearra sortzearen gaineko zerga, eta energia nukleoelektrikoa sortzearen ondoriozko hondakin erradiaktiboen gainekoa. Autolikidazioa eta ordainketa zatikatuak”.

585 eredua. “Gastatutako erregai nuklearra eta hondakin erradiaktiboak instalazio zentralizatuetan biltegiratzearen gaineko zerga. Autolikidazioa eta ordainketa zatikatuak”.

587 eredua. “Berotegi efektuko gas fluordunen gaineko zerga. Autolikidazioa”.

588 eredua. “Energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga. Autolikidazioa, jarduera utzi delako urtarriletik urrira”.

430 eredua. “Aseguru primen gaineko zerga. Hileko aitorpen-likidazioa”.

J-20 eredua. “Jokoaren gaineko zerga tasa. Bingo aretoak. Aitorpen-likidazioa” (hiruhilekoa).

J-50 eredua. “Zozketen, tonbolen, apustuen eta ausazko konbinazioen gaineko zerga tasa. Apustuak. Aitorpen-likidazioa” (hiruhilekoa).”

910 eredua. “Saltoki handien gaineko zerga. Autolikidazioa”

Xedapen indargabetzailea.–Arauak indargabetzea.

Indarrik gabe uzten dira foru agindu honetan xedatutakoari aurka egiten dioten maila bereko edo txikiagoko xedapen guztiak. Zehazki, indarrik gabe uzten da Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren martxoaren 18ko 41/2009 Foru Aginduaren 5. artikuluko 1. apartatua, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren apirilaren 5ko 48/2011 Foru Aginduan jasotako idazketaren arabera. 41/2009 Foru Agindu horren bidez arautu zen nola bidali eta nola helbideratu bankuan pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren konturako ordainketaren ordainketa zatikatuaren autolikidazio proposamenak.

Azken xedapena.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, eta 2022ko otsailaren 1etik aurrera aurkeztu beharreko aitorpen-likidazioetan eta autolikidazioetan izanen ditu ondorioak.

Iruñean, 2021eko urriaren 18an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Elma Saiz Delgado.

Iragarkiaren kodea: F2115039