256. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 9a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

ARALARKO ELKARTEA

Aralar Mendiko larreen gaineko 2021eko kuotak borondatez ordaintzeko epea

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2021eko azaroaren 30ean bukatuko dela Aralar Mendiko larreen gaineko 2021eko kuotak borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak 2021eko azaroan kargatuko dira dagokien kontuetan.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganik, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean jasotako errekarguak ezarriko dira, eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Lakuntzan, 2021eko urriaren 28an.–Presidentea, Patxi X. Razkin Sagastibeltza.

Iragarkiaren kodea: L2115646