256. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Ordenantza, tasak arautzen dituena, agiriak, administrazio-izapideak, ziurtagiriak, kopiak eta beste euskarri batzuk, interesdunek eskaturik, eman eta izapidetzeko. Hasierako onespena

Izarbeibarko Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2021eko azaroaren 3an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Izarbeibarko Mankomunitatean Agiriak, administrazio-izapideak, ziurtagiriak, kopiak eta beste euskarri batzuk, interesdunek eskaturik, eman eta izapidetzeko tasak arautzen dituen ordenantza, ondorioak izan ditzan 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluarekin eta harekin bat datozenekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, aipatutako ordenantza behin betiko onetsi, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Garesen, 2021eko azaroaren 4an.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

Iragarkiaren kodea: L2115713