256. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

4/2021 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2021eko 227. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 28an, aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Kreditu-gehigarria:

–5 1621 6240001 “Bigarren eskuko kamioia” aurrekontu-egozpenak kreditua handituko du, 100.000 euro gehiago.

–Gastu hori honela finantzatuko da: Hondakinen Funtseko dirulaguntza 5 7508001, 94.500 euro; eta “GPS sistema” aurrekontu-egozpena 5 1621 62601, 5.500 euro.

Lakuntzan, 2021eko urriaren 21ean.–Mankomunitateko burua, David Oroz Alonso.

Iragarkiaren kodea: L2115138