256. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

448/2021 EBAZPENA, urriaren 22koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, 2020-2021 ikasturteko Batxilergoko Sari Bereziak esleitzen dituena.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du, eta bertan proposatu Nafarroako Foru Komunitatean 2020-2021 ikasturteari dagozkion Batxilergoko Sari Bereziak eman dakizkiela horretarako egin diren probetan kalifikazio onenak lortu dituzten Batxilergoko lau ikasleei; proba horretako kalifikazio epaimahaiaren akta ere aurkeztu du. Sari horietarako deialdia apirilaren 7ko 110/2021 Ebazpenaren bidez egin zen.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuaren 8. artikuluak eman dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitatean 2020-2021 ikasturteari dagozkion Batxilergoko sari bereziak ikasle hauei esleitzea:

1. Irati Revilla San Martín, Barañaingo “Alaitz BHI” ikastetxekoa.

2. Elena Sanchez Ruíz de Temiño, Mutiloabeitiko “Luis Amigó” ikastetxekoa.

3. Pablo Calderón Miguel, Iruñeko “Irabia-Izaga” ikastetxekoa.

4. Teresa Pérez Ugarte, Iruñeko Plaza de la Cruz BHI ikastetxekoa.

2. Xedatzea ikasle horiek Hezkuntza Departamentuaren aintzatespen ofizial bana jasoko dutela eta Batxilergoko Sari Nazionaletara aurkezteko aukera izanen dutela.

3. Agintzea ikasle horien ikasketa espedientean ager dadila 2020-2021 ikasturteari dagokion Batxilergoko Sari Berezia lortu dutela.

4. Tasei eta Prezio Publikoei buruzko apirilaren 13ko 8/1989 Legearen 25. artikuluko 2. apartatuan ezarritakoari jarraikiz, Batxilergoko Sari Berezia lortzen duten ikasleek ez dituzte ordaindu beharko Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko batean goi mailako ikasketen lehenbiziko kurtsoa egiteko zerbitzu akademikoen prezio publikoak. Saria tasak ordaindu eta gero ematen bazaie, unibertsitateak bi aukera izanen ditu: ikasleari tasen zenbatekoa itzultzea edo, bestela, ikasleak saria lortu ondoren kontzeptu hori dela-eta egin behar duen lehen ordainketatik deskontatzea.

5. Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

6. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Finantza Politika Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Unibertsitateko Zerbitzura, saritutako ikasleek ikasi duten ikastetxeetara eta interesdunei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko urriaren 22an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

Iragarkiaren kodea: F2115310