256. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Okupatu aurreko agiriak egiteko deia, eta, egokia bada, ukitutako ondasunak eta eskubideak behin betiko okupatzekoak, eta ordainketa egiteko

Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariak, 2021eko urriaren 25ean, 487/2021 zenbakiko ebazpen hau eman zuen:

2021eko apirilaren 27an, Iruñerriko Zerbitzuak, S.A. sozietateko Administrazio Kontseiluak “Iruñerriko Ibai Parkea handitzeko proiektua eguneratzea, 5.1 zatia-Elortz ibaia (Zizur-Getze Galar zatia)” proiektua onetsi zuen, Administrazioari berri emateko lizitazio-aurrekontu zenbatetsia 1.513.168,02 euro zuena (%21eko BEZa barne).

Iruñerriko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorrak 2021eko maiatzaren 3an egin zuen saioan hartu zuen akordioaren bidez, “Iruñerriko Ibai Parkea handitzeko proiektua eguneratzea, 5.1 zatia-Elortz ibaia (Zizur-Getze Galar zatia)” lanaren proiektua onartu zen, desjabetzeko espedientea abiarazi zen eta hasiera batean onartu zen proiektu horrek ukitzen dituen ondasunen eta eskubideen zerrenda. Desjabetzearen onuraduna Iruñerriko Zerbitzuak, S.A. sozietatea da. Horrez gain, aipatutako proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen onura publikoa eta okupatzeko premia aitortu eta deklaratu zen, proiektua onesteak berekin dakarrena.

Akordio horretan, proiektu hori eta ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri ziren hamabost eguneko eperako.

Onartze horren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, 117. zenbakikoan, 2021eko maiatzaren 20an, Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietan, 2021eko maiatzaren 21ean, eta Iruñerriko Mankomunitateko eta Zizur Zendeako eta Galar Zendeako udaletxeetako iragarki-tauletan. Horrez gain, jakinarazpenak bidali zitzaizkien ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrendan ageri ziren pertsonei.

Iruñerriko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorrak 2021eko abuztuaren 30ean egin zuen saioan hartu zuen akordioaren bidez, “Iruñerriko Ibai Parkea handitzeko proiektua eguneratzea, 5.1 zatia-Elortz ibaia (Zizur-Getze Galar zatia)” lanaren proiektua behin betiko onartu zen, Iruñerriko Zerbitzuak, S.A. sozietatearena, eta bai proiektu horrek ukitzen dituen ondasunen eta eskubideen zerrenda ere. Horrek berekin dakar onura publikoa eta okupatzeko premia deklaratzea. Halaber, hitzartu zen Nafarroako Gobernuari eskatzea obraren urgentzia deklaratzeko. Akordio hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, 218. zenbakikoan, 2021eko irailaren 16an, eta 2021eko irailaren 21eko Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietan.

Nafarroako Gobernuak 2021eko urriaren 20an hartutako erabakiaren bidez, urgentziakotzat deklaratu zen proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren.

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan eta Iruñerriko Mankomunitatearen Estatutuen 20.20 artikuluan xedatuta dagoena aintzat hartuta,

EBATZI DUT:

1. Iruñerriko Zerbitzuak, S.A. sozietatearen “Iruñerriko Ibai Parkea handitzeko proiektua eguneratzea, 5.1 zatia-Elortz ibaia (Zizur-Getze Galar zatia)” proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen titularrei, desjabetzearen onuradunari eta Zizur Zendeako eta Galar Zendeako udaletako alkateei, edo horretarako eskumena ematen dieten zinegotziei, deia egitea, 2021eko azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean eta 2an, banakako zitazio-zedulan adierazten den orduan, Galar Zendeako eta Zizur Zendeako udaletxeetan ager daitezen, dagokienaren arabera, okupatu aurreko agiriak egiteko eta, egokia bada, ukitutako ondasunak eta eskubideak behin betiko okupatzekoak, eta ordainketa egiteko.

Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, nortasuna eta titulartasuna egiaztatzen duten agiriak aldean dituztela (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria...). Era berean, egoki jotzen badute, peritua eta/edo notarioa eraman ditzakete, nork bere kontura.

Desjabetzeko espedientean, Iruñerriko Zerbitzuak, S.A. sozietatea desjabetzearen onuradun agertuko da.

2. Halaber, ekitaldi horretara, Iruñerriko Mankomunitatearen ordezkaritzan, lehendakari jauna edo eskumena ematen dion Batzorde Iraunkorreko kide bat joango da, okupazioaren aurreko, adostasuneko, okupazioko eta ordainketako aktak eta bidezkoak diren gainerako agiriak sinatzeko.

3. M.ª Carmen Uriz Lusarreta, Itziar Calvo Oteiza eta Jasone Goikoetxea Iriberri andreak, haietako edozein, onuradunaren peritu izendatzea.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta Zizur Zendeako eta Galar Zendeako udaletxeetako eta Iruñerriko Mankomunitateko iragarki-tauletan argitara ematea. Era berean, dagokion iragarkia kaleratuko da Foru Komunitateko bi egunkaritan.

5. Ukitutako titularrei jakinaraztea, banakako zitazio-zedulen bidez. Orobat, ohartarazten da argitalpena Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako ere egiten dela, titularra ezezaguna edo helbide ezagunik gabea den edo, jakinarazten saiatu arren, jakinaraztea lortu ez den kasuetarako.

Iruñean, 2021eko urriaren 25ean.–Lehendakaria, David Campión Ventura.

Iragarkiaren kodea: L2115321