256. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Hiri-jarduketarako plan berezia, lurzati batean etxebizitza mota eta lerrokadurak aldatzeko, Elkano-Ibiriku-Egues aldeko AR-1 banaketa eremuko 1. sektoreko B-3 unitate morfologikoan

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatua betetzeko, aditzera ematen da, 2021eko urriaren 5eko osoko bilkuran, behin betiko onetsi dela Hiri-jarduketarako plan berezi bat, xede duena lurzati batean etxebizitza mota eta lerrokadurak aldatzea, Elkano-Ibiriku-Egues aldeko AR-1 banaketa eremuko 1. sektoreko B-3 unitate morfologikoan. JMA Libesa SA da sustatzailea.

Hartara, Legegintzako Foru Dekretu horren 79.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, iragarki hau argitaratzen da, eranskin gisa duela aipatutako plan berezia.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2021eko urriaren 5ean.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2115599