256. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Oihan aprobetxamenduaren enkante publikoa

Ultzamako Udalak, behar bezala baimenduta, enkante publikoa eginen du, gutun-azal itxien prozedura erabiliz eta sesteorako eskubidearekin, honako oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

1. lotea:

  • 1.094 pago, 217,7 m³ zur eta 1.136,6 m³ enbor txiki/adaburu egiten dutenak.
  • Kokalekua: Ultzamako Mortua mendia, Zaldazain eta Pinttoneko Etxoltxar alderdia (159a, 160a unadak).

2. lotea:

  • 1.482 pago, 274,8 m³ zur eta 1.664,8 m³ enbor txiki/adaburu egiten dutenak.
  • Kokalekua: Ultzamako Mortua mendia, Inutiko Lepoa, Arrizorrotz, Ezpeleta eta Ezpelburu alderdia (153a, 169a unadak).
  • Prezioa: 63.425,00 euro, gehi dagokion BEZa (%12).
  • Mozketa mota: Bakantze selektiboa.

Lote hauek aprobetxamendu bakarra osatzen dute, eta adjudikatuko dira 63.425,00 euroko hasierako prezioarekin, gehi dagozkion zerga aplikagarriekin.

Proposamen ekonomikoak Ultzamako Udalaren bulegoetan aurkeztu behar dira, edo legez ezarritako bideetako bat erabiliz, 2021eko abenduaren 14ko 12:00ak baino lehen, asteartea baita. Horiekin batera frogagiri bat aurkeztu behar da, hasierako prezioaren %2 Udalaren Diruzaintzan ordaindu dela frogatzeko, behin-behineko fidantza gisa.

Eskaintza ekonomikoak Ultzamako Udalaren osoko bilkuren aretoan irekiko dira egun horretan bertan, 2021eko abenduaren 14an, asteartearekin, 13:00etan.

Sesteorako epea bukatuko da 2021eko abenduaren 20an, astelehenarekin, 13:30ean.

Sesteoa izanez gero, bigarren enkantea 2021eko abenduaren 20an, astelehenarekin, eginen da, 14:30tan, Ultzamako Udalaren osoko bilkuren aretoan.

Klausula ekonomiko-administratibo partikularren eta baldintza teknikoen agiriak interesdunen eskura daude Udalaren Idazkaritzan.

Larraintzarren (Ultzama), 2021eko urriaren 28an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2115604