256. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Aldaketa 19. ordenantza fiskalean, zeinak arautzen baititu herriko jabari publikoko lurzoruaren, lurgainaren eta lurpearen aprobetxamendu berezia egiteko tasak 2022ako. Hasierako onespena

Udalbatzak, 2021eko urriaren 26an egin ohiko osoko bilkuran, erregelamenduzko quoruma zuela, honako erabaki hau hartu zuen:

“COVID-19aren mundu pandemiak gogor astindu du mundu guztiko ekonomia, bai eta Tafallako hirikoa ere.

Ostalaritza da kaltetutako sektoreetako bat. Nahitaez itxita egon behar izan du zenbait hilabetez, eta mahaien artean distantzia soziala bermatzeko neurriak hartu behar izan dira.

Hartara, herriko ostalaritza establezimenduei laguntzeko eta egoera arintzeko neurri gisa, Tafallako Udalak proposatzen du 2021ean “mahai eta aulki”en gaineko tasak ez kobratzea terrazak paratzeko baimena daukaten ostalaritza establezimenduei.

Horregatik, beharrezko eta egoki da I.2 epigrafea (“mahaiak eta aulkiak”) bertan behera uztea 2021eko ekitaldian 19. ordenantza fiskalean, zeinak arautzen baititu herriko jabari publikoko lurzoruaren, lurgainaren eta lurpearen aprobetxamendu berezia egiteko tasak. Ondorioz, ordenantza fiskal hori aldatzea proposatzen da, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatutakoarekin.

Espedientean sartuta daude Udaleko Kontu-hartzailetzak eta Idazkaritzak emandako aldeko txostenak eta Kontuen Batzordeak 2021eko urriren 19an emandako irizpena.

Horiek horrela, Tafallako Udaleko Osoko Bilkurak,

ERABAKITZEN DU:

Lehena.–Aldaketa bat onestea 19. ordenantza fiskalean, zeinak arautzen baititu herriko jabari publikoko lurzoruaren, lurgainaren eta lurpearen aprobetxamendu berezia egiteko tasak. Zehazki, honako hau dioen xedapen iragankorra sartuko da:

“XEDAPEN IRAGANKORRA

2021eko urtarrilaren 1etik aitzinako ondorioekin, eta 2021eko ekitaldian zehar, bertan behera geldituko dira I.2 epigrafeko tasak (“Mahaiak eta aulkiak”) lurzoruaren erabilera pribatiboagatik edo aprobetxamendu bereziagatik.”

Bigarrena.–Aurreko erabakia jendaurrean edukitzea 30 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan iragarri ondoan, bidezko jotzen diren erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez daitezen.

Hirugarrena.–Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori, behin betiko testuarekin batera, argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.”

Tafallan, 2021eko urriaren 27an.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2115368