256. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

2022ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean egonen diren Tasen Erregulazioaren hasierako onarpena

Udalbatzak, 2021eko urriaren 26an egindako ohiko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen arauzko quorumarekin:

“Kontuan harturik komeni dela arau fiskalak egokitzea sortutako kasuistika berrietara eta testuen erredakzioetatik egin litezkeen interpretazioak hobetzea, 2022ko ekitaldirako udal-gastuei eusteko, eta kontuan izanik Tafallako Udalaren eta herritarren egungo egoera ekonomikoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legean eta 11/04 Foru Legean, xedatutakoa aplikatuz.

Planteatutako proposamenari buruzko aldeko kontu-hartzailetzaren txostena eta Kontuen Batzordearen 2021/10/19ko irizpena ikusita.

Kontuan hartuta aldatzen ez diren ordenantzek eta eranskinek indarrean jarraitzen dutela aurreko urteetan onartutako testuekin,

ERABAKI DA:

Lehenengoa.–2022rako tarifen ordenantzen eta eranskinen testuak onartzea, tasa-ordainarazpena arautzen dutenak, eta espedientean agertzen diren testu bateginak onartzea:

–11. Ordenantza: Hilerriko tasak arautzen ditu.

–11. Ordenantzaren Eranskina: Hilerriko tasak arautzen ditu.

–12. Ordenantza fiskalaren Eranskina: kirol instalazioak erabiltzeagatiko tasak arautzen ditu.

–18. Ordenantza fiskala: ibilgailuak espaloietatik sartzeagatiko tasak arautzen ditu.

–19. Ordenantza fiskalaren Eranskina: lurzoruaren, hegalkinen eta lurpearen aprobetxamendu bereziak arautzen ditu.

–20. Ordenantza fiskala: hornidura-enpresen aprobetxamendu berezia arautzen du.

–23. Ordenantza fiskala eta eranskina: eremu mugatu eta mugatuetan aparkatzea arautzen du.

Bigarrena.–Aurretiazko erabakiak jendaurrean jartzea, aldez aurretik NAOn eta iragarki-taulan iragarrita, 30 egun balioduneko epean, egoki iritzitako erreklamazioak, eragozpenak edo oharrak egiteko.

Hirugarrena.–Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa izanen da erreklamaziorik, eragozpenik edo oharrik egiten ez bada. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori behin betiko testuarekin batera argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Laugarrena.–Ordenantza Fiskalei eta tarifei buruzko eranskinei hasieran onartutako aldaketak, arauzko izapideak bete ondoren, 2022ko urtarrilaren 1ean sartuko dira indarrean, testu bateginak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.”

Tafallan, 2021eko urriaren 27an.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2115367