256. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Sustatzailea: Tasubinsa.

Jaduera: jarduera okupazionala, osagai elektrikoak eskuz muntatzea eta desgaitasun intelektuala duten pertsonentzako zerbitzuak.

Tokia: 16. industrialdea, 3. poligonoko 1172. lurzatia.

San Adrianen, 2021eko urriaren 28an.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L2115418