256. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIPA

Ordenantza, herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituena. Hasierako onespena

Erripako (Odieta) Kontzejuko Batzarrak, 2021eko urriaren 22an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Erripako Kontzejuaren herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza ikusgai egonen da hogeita hamar egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten ez bada, behin-behineko hartutako erabakia behin betiko onetsita geldituko da.

Erripan (Odieta), 2021eko urriaren 25ean.–Kontzejuko burua, Letizia Altuna Cueli.

Iragarkiaren kodea: L2115375