256. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aparkatze mugatuko eta murriztuko eremuak arautzen dituen ordenantzaren behin betiko aldaketa

Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen 2021eko urriaren 13an:

“Ikusirik espedientean jasotako agiriak, eta kontuan hartuta aparkatze mugatuko eta murriztuko eremuak arautzen dituen ordenantzaren 1. eta 8. artikuluetan xedatutakoa, honako hau

ERABAKI DA:

–Kaiko kalean (eremu laranja) aparkatzeko baimendutako gehieneko denbora luzatzea, egun batetik hiru astera.

–Aparkatze murriztuko eremu berri bat gaitzea, Odol-emaileen kaleko iparraldeko aparkaleku-lerroan, autokarabanen titular diren Iruña osoko biztanleentzat bakarrik.

–Aparkatzeko baimendutako gehieneko denbora luzatzea (eremu laranja) Kaputxinoen kalean (Kanalea kaletik kale horren amaieraraino), egun batetik hiru astera.

Iruñean, 2021eko urriaren 13an.–Herritarren Segurtasuneko Alorreko idazkari teknikoa, Eva Echarri Osinaga.

Iragarkiaren kodea: L2115245