256. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUSTIÑANA

Plan partziala AR003 SE006 unitatean. Behin betiko onespena

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2021eko abuztuaren 30ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Fustiñanako Udalak AR003 SE006 unitaterako sustaturiko plan partziala.

Espedientea jendaurrean egon da hilabetez, iragarkia argitaratuta 2021eko 212. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 9an, eta komunitate honetan argitaratzen diren egunkarietan, eta ez denez alegaziorik aurkeztu, bidezkoa da behin betiko onetsi eta argitara ematea.

Fustiñanan, 2021eko urriaren 13an.–Alkate udalburua, Sergio Vitas Aguirre.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2115727