256. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Aldaketa 2022rako ordenantza fiskaletan. Hasierako onespena

Berriozarko Udalak, 2021eko urriaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea ordenantza fiskal hauetan:

–24. ordenantza fiskala, Biziera aktiboa sustatzeko zerbitzuaren, adineko pertsonentzako ikastaroen, eta autonomia eta familia atsedena sustatzeko zerbitzuaren prezioak arautzen dituena.

–2. ordenantza fiskala, udalaren kirol instalazioak eta eskoletako areto eta udalaren instalazioak erabiltzeagatik ordaindu beharreko prezio publikoak arautzen dituena.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egongo da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aipatutako ordenantzak behin betiko onetsi, eta haien testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Berriozarren, 2021eko urriaren 28an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2115422