256. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Aldaketa, Kultur Etxeko instalazioak erabiltzeko lagapena eta prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Berriobeitiko Udalak, 2021eko urriaren 5ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa, Artikako Kultur Etxeko instalazioak erabiltzeko lagapena eta prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Berriobeitin, 2021eko urriaren 27an.–Alkatea, Raúl Julio Bator Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2115376