256. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TAFALLA

Lan publikoaren eskaintza 2021erako

Aditzera ematen dizut Tafallako Udalaren Gobernu Batzarrak, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuela, besteak beste:

“Tafallako Udalaren Gobernu Batzarraren 2021eko urriaren 13ko erabakia, zeinaren bidez onesten den Tafallako Udalaren lan publikoaren eskaintza 2021erako.

Tafallako Udalak, 2021eko maiatzaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Tafallako Udalaren 2021eko plantilla organikoa; erabakia 2021eko 164. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 15ean.

Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduak, ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsitakoak, ezartzen du Nafarroako Administrazio Publikoek enplegu eskaintza bat onetsiko dutela urtero, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dena. Aurrekontuan zuzkidura duten lanpostu hutsak sartuko dira lan-eskaintzan, eta bertan adieraziko da horietatik zein diren dagokion urtean bete behar direnak.

Dauden beharrak aztertu eta kontuan hartu dira, bai eta gaur egun dagoen ziurgabetasun egoera ere, administrazio publikoetako plazak betetzeari buruz etorkizunean egin beharreko erregulazioari dagokionez; eta, era berean, kontuan hartu da Udala lanpostuak baloratzeko azterketa-prozesu batean murgilduta dagoela gaur egun;

Goian aipatutako inguruabarrak kontuan hartuta, eta Udaleko funtzionarioen eta lan-kontratudunen ordezkariekin nahitaezko kontsulta eta negoziazioa egin ondoren, eta ordezkaritza sindikal horren oniritzia izanik planteatutako lan publikoaren eskaintzari;

Kontuan hartuta xedatutakoa Estatuko Aurrekontu Orokorren Legean lan publikoaren eskaintzak eratzeko ezarritako aukerei buruz eta arlo horretan aplikatzekoak diren gainerako araudiei buruz, eta Tafallako Udalaren indarreko plantilla organikoan dauden lanpostu hutsak ikusita;

Betez uztailaren 8ko 6/2020 Dekretua, Alkatetzaren zenbait eskudantzia Tokiko Gobernu Batzarraren esku uzten dituena, besteak beste, 1.4 puntuan lan publikoaren eskaintza onesteko eskuordetza, Osoko Bilkurak onetsitako aurrekontuarekin eta plantillarekin bat etorriz, Tokiko Gobernu Batzarrak,

ERABAKITZEN DU:

1.–Onestea Tafallako Udalaren lan publikoaren eskaintza 2021erako, honako lanpostu hauek biltzen baititu:

–Udaltzain-agentearen lanpostu bat (plantillako kodea: 04.11). Lanpostu gehiago izan litezke ahal eta behar badira. Funtzionarioen araubidea, C maila, oposizioa.

–Udaltzain-agente lehenaren lanpostu bat, kategoriaz igotzeko lehiaketaren bidez (plantillako kodea: 04.05 ).

–Administrari-ofizialaren bost lanpostu, oposizio-lehiaketaren bidez eta barne igoera murriztuan. Lanpostu horietan sar daitezke, era murriztuan, D mailako administrari laguntzaileen lanpostua duten funtzionarioak edo lan-kontratudun finkoak.

–Behargin-gidaria. Obra lantaldea (plantillako kodea: 03.1.5), kategoriaz igotzeko lehiaketa.

Bigarrena.–Argitaratzea Tafallako Udalaren lan publikoaren eskaintza Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 3. artikuluarekin.

Tafallan, 2021eko urriaren 26an.–Udaleko idazkaria, Nekane Ágreda Arróniz.

Iragarkiaren kodea: L2115339