256. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA, Corellan goi tentsioko instalazio elektrikoa jartzeko administrazio baimenari buruzkoa, proiektuaren onespenari buruzkoa eta zehazki haren onura publikoa deklaratzeari buruzkoa. SAT 11249 espedientea.

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54., 55. eta 56. artikuluetan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan ezarritako ondorioetarako, jendaurrean jartzen da I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUren eskaera, goi tentsioko honako instalazio elektriko honi administrazio baimena eman, proiektua onetsi eta zehazki haren onura publikoa deklaratzeko:

a) Instalazioaren kokalekua: Corellako udal-mugartea.

b) Helburua: inguru horretako hornidura elektrikoaren kalitatea hobetzea.

c) Ezaugarri nagusiak: “Corella-Hegoaldea” 13,2 kV-eko erdi tentsioko linearen saihesbidea.

d) Aurrekontua: 23.040,57 euro.

Onura publikoaren deklarazioak berekin du ondasunak okupatu beharra edo ukitutako eskubideak eskuratu beharra, eta presako okupaziora behartuko du, ondorioak izan ditzan Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak. Enpresa eskatzailea onuradun bihurtuko da desjabetze espedientean, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 2.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Espedientea jendaurrean jarriko da Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, Iruña), edozein interesdunek kontsultatzeko, aldez aurretik hitzordua eskatuta helbide honetan: energia@navarra.es.

Era berean, esteka honetan ere kontsultatzen ahalko da:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/partaidetza/prozesuak/espediente-sat11249, interesdunek azter dezaten eta, nahi izanez gero, bidezkotzat jotzen dituzten iradokizunak eta oharrak egin ditzaten.

Alegazioak, iradokizunak edo oharrak 30 egun balioduneko epean aurkeztu behar dira, idatziz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Alegazioak edozein erregistro bulegotan aurkeztu beharko dira Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako moduetako edozeinetan. Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalera zuzendu behar dira, espediente zenbakia zein den esanda.

Iruñean, 2021eko urriaren 8an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

“CORELLA-HEGOALDEA” 13,2 KV-EKO ERDI TENTSIOKO LINEAREN SAIHESBIDEA CORELLAKO UDAL-MUGARTEAN

Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda

AIREKO LINEA

FINKA

TITULARRA ETA HELBIDEA

KATASTROKO DATUAK

UKIPENAK

OHARRAK

(Proiektuaren arabera)

Jabea

Herria

Probintzia

Lurzatia

Euskarri zk.

Eusk. okup. (m²)

Corella

1

María Carmen Cenzano Gutierrez

Zaragoza

Aragoi

7

1176

17

5,78

Dagoen lurgain-zortasuna, euskarria eta zangaren trazadura mugan

María Jose Cenzano Gutierrez

Zaragoza

Aragoi

María Luisa Cenzano Gutierrez

Madril

Madril

Constancio Gutierrez Calvo

Tutera

Nafarroa

Corella

2

María Carmen López Mateo

Kordoba

Kordoba

7

1179

17

5,78

Dagoen lurgain-zortasuna, euskarria eta zangaren trazadura mugan

LURPEKO LINEA

FINKA

TITULARRA ETA HELBIDEA

KATASTROKO DATUAK

UKIPENAK

OHARRAK

(Proiektuaren
arabera)

Jabea

Herria

Probintzia

Lurzatia

Kutxatila kop.

Kutxatilen okupazioa (m²)

Kanalizazioaren azalera

(m²)

Corella

1

María Carmen Cenzano Gutierrez

Zaragoza

Aragoi

7

1176

2

1

22

30,6

Dagoen lurgain-zortasuna, euskarria eta zangaren trazadura mugan

María Jose Cenzano Gutierrez

Zaragoza

Aragoi

María Luisa Cenzano Gutierrez

Madril

Madril

Constancio Gutierrez Calvo

Tutera

Nafarroa

Corella

2

María Carmen López Mateo

Kordoba

Kordoba

7

1179

2

1

22

34,67

Dagoen lurgain-zortasuna, euskarria eta zangaren trazadura mugan

Iragarkiaren kodea: F2114971