253. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

46E/2021 EBAZPENA, urriaren 19koa, Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez 6., 8. eta 12. oinarriak aldatzen baitira dirulaguntzen deialdi honetan: deialdia, toki entitateek eta irabazi-asmorik gabeko erakundeek lurralde garapen jasangarriko proiektuak gauza ditzaten, 2021. urtean, Nafarroa Ezagutu Sareko espazioetan eta ibilbideetan.

Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiaren martxoaren 29ko 12E/2021 Ebazpenaren bidez onetsi ziren deialdi bat eta haren oinarri arautzaileak; deialdiaren helburua da dirulaguntzak ematea toki entitateei eta irabazi-asmorik gabeko erakundeei, lurralde garapen jasangarriko proiektuak gauza ditzaten, 2021. urtean, Nafarroa Ezagutu Sareko espazioetan eta ibilbideetan.

Gaur egungo pandemia egoerak ziurgabetasun handiagoa eragin du, eta zailagoa da aurreikuspenak egitea hizpide dugun dirulaguntzaren xedea lortzeko egin beharreko kudeaketak planifikatzeko orduan.

Hori horrela, ikusi da pandemia egoera hori eragina izaten ari dela zenbait prozesutan, eta badira kudeaketa batzuk, hala nola epe batzuk luzatzea, inbertsioak exekutatzea zaildu dezaketenak. Horren adibide da gastuen justifikazioa egiteko epea, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasten dena: hasieran aurreikusitakoa baino txikiagoa da. Hori inbertsioari ekiteko beharrezkoak diren beste tramite batzuekin ere errepikatu daiteke, adibidez, obra-baimenei dagokienez.

Aurrekoari gehitu behar zaio material jakin batzuen hornidura falta orokorra, horrek zaildu egiten baitu deialdi honen oinarrietan hasiera batean aurreikusitako exekuzio epea betetzea.

Horrenbestez, Proiektu Estrategikoen Plangintza eta Garapenerako Zerbitzuaren txostena ikusita, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak,

EBAZTEN DUT:

1. Aldatzea 6. oinarriko 2. apartatua, eta diruz lagundutako proiektuen gastuak justifikatzeko epearen bukaera 2021eko abenduaren 1ean ezartzea.

2. Aldatzea 8. oinarria, eta diruz lagundutako proiektuak exekutatzeko epearen bukaera 2021eko azaroaren 15ean ezartzea.

3. Aldatzea 12. oinarria, eta proiektuaren exekuzioari dagozkion frogagiriak aurkezteko epearen bukaera 2021eko abenduaren 1ean ezartzea.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Atalari, Proiektu Estrategikoen Plangintza eta Garapenerako Zerbitzuari eta departamentuan dagoen kontu-hartzailetza delegatuari.

6. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2021eko urriaren 19an.–Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Rubén Goñi Urroz.

Iragarkiaren kodea: F2115114