253. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Laburpena, enplegua eta autoenplegua sustatzeko kontrataziorako dirulaguntzen deialdiarena 2021-2022rako

2021eko urriaren 7ko osoko bilkuran hartutako erabakia.

DDBN (Identifikazioa): 590954

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/590954).

Deialdiaren oinarriak

Lehenbizikoa.–Onuradunak: Beriainen egoitza duten enpresak izan daitezke laguntzen onuradun, betiere kontratatzen dituzten langabeak Nafarroako Enplegu Zerbitzuko enplegu agentzietan inskribaturik badaude, Beriainen erroldaturik badaude gutxienez ere 2 urte lehenagotik eta oinarri hauetan ezarritako beharkizun eta baldintzak betetzen badituzte.

Onuradun izan daitezke, halaber, autoenpleguko proiektu bati ekiten dioten pertsona fisikoak, horiek ere Beriainen erroldaturik badaude gutxienez ere 2 urte lehenagotik eta oinarri hauetan ezarritako beharkizun eta baldintzak betetzen badituzte.

Bigarrena.–Xedea: pizgarriak ezartzea kontratazioa sustatzeko eta enplegu egonkortzeko.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak: http://www.beriain.es.

Laugarrena.–Zenbatekoa:

1. Honako dirulaguntza hauek emanen dira, lanaldia osoa bada:

–2.400 euro, 7. oinarriko a) apartatuan aurreikusitako kontratu bakoitzeko. Autoenpleguko proiektu bati ekin diotenei ere kopuru bera emanen zaie.

–1.800 euro, 7. oinarriko b) apartatuan aurreikusitako kontratu bakoitzeko.

–900 euro, 7. oinarriko b) apartatuan aurreikusitako kontratu bakoitzeko, gutxienez sei hilabeteko iraupena badu.

Kontratu horiek mugagabe bilakatzen badira, dirulaguntza igoko da, 2.400 euro bitarte.

–750 euro, 7. oinarriko c) apartatuan aurreikusitako kontratu bakoitzeko.

–500 euro, prestakuntzarako kontratu edo praktiketako kontratu bakoitzeko.

2. Lanaldi partzialeko kontratuetan, baldin lanaldi osoko langile konparagarri baten lanaldiaren %50 irauten badute gutxienez, eta aldizkako kontratu finkoetan, pizgarriak proportzionalki kalkulatuko dira benetako lan denboraren arabera.

Aurrekontuko partida handitu daiteke, eskaera guztiei erantzun arte.

Eskaerak aurkezteko epea: hilabetekoa, laburpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik edo kontratazio egunetik, baldin hori gerokoa bada. Azken eguna: 2022ko abenduaren 31.

Beriainen, 2021eko urriaren 21ean.–Alkate udalburua, José Manuel Menéndez González.

Iragarkiaren kodea: L2115230