253. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Deialdia, Haur Eskolarako dirulaguntzena 2021-2022 ikasturterako. Laburpena

2021eko urriaren 7ko osoko bilkuran hartutako erabakia.

DDBN (Identifikazioa): 590916.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/590916).

Deialdiaren oinarriak.

Lehena.–Onuradunak: laguntzen onuradun izaten ahalko dira hiru urtetik beherako Beriaingo neska-mutikoak, 2021-2022 ikasturtean Haur Hezkuntzako 0-3 zikloan matrikulatu badira.

Bigarrena.–Xedea: deialdiaren xedea da beken ematea arautzea, Beriaingo familiei emateko bekak alegia, hiru urtetik beherako haurrak eskolatzen laguntzen dietenak. Haurrek Haur Hezkuntzako lehenengo zikloa ematen duten haur eskoletan matrikulatuak egon behar dute.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak: http://www.beriain.es.

Laugarrena.–Zenbatekoa:

–Per capita errentaren tarteak:

• 0 eurotik.

• 4500 eurora

–Dirulaguntza.

• Eskolatzea + jantokia: %62.

• Eskolatzea: %83.

• 4501,01 eurotik.

• 5500 eurora.

–Dirulaguntza.

• Eskolatzea + jantokia: %58.

• Eskolatzea: %77.

• 5500,01 eurotik.

• 6650 eurora.

–Dirulaguntza.

• Eskolatzea + jantokia: %54.

• Eskolatzea: %71.

• 6650,01 eurotik.

• 7980 eurora.

–Dirulaguntza.

• Eskolatzea + jantokia: %46.

• Eskolatzea: %60.

• 7980,01 eurotik.

• 9300 eurora.

–Dirulaguntza.

• Eskolatzea + jantokia: %38.

• Eskolatzea: %53.

• 9300,01 eurotik.

• 10700 eurora.

–Dirulaguntza.

• Eskolatzea + jantokia: %26.

• Eskolatzea: %38.

• 10700,01 eurotik.

• 12400 eurora.

–Dirulaguntza.

• Eskolatzea + jantokia: %18.

• Eskolatzea: %25.

• 12400,01 eurotik.

• 15000 eurora.

–Dirulaguntza.

• Eskolatzea + jantokia: %6.

• Eskolatzea: %10.

• 15000 eurotik goiti.

–Dirulaguntza.

• Eskolatzea + jantokia: %0.

• Eskolatzea: %0.

Per capita errentaren tarte bakoitzeko aipatu den laguntzaren portzentajea da, hain zuzen, gehienez eman daitekeena. Zehazki jakiteko, aurrekontuan dagoen dirua eta zenbat eskabide dauden hartuko dira kontuan.

Eskolatzeko eta jantokiko kontzeptuengatik Beriaingo udal-mugartetik kanpo eskolatutako haurren familiei ordaindu beharreko zenbatekoa ez da txikiagoa izanen Beriaingo Haur Eskolan matrikulatuta jasoko luketena baino.

Eskaerak aurkezteko epea: hogei egun naturalekoa izanen da, laburpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita.

Beriainen, 2021eko urriaren 21ean.–Alkate udalburua, José Manuel Menéndez González.

Iragarkiaren kodea: L2115229