253. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Deialdia, ikasleei musika-ikasketak egiteko laguntzak emateko 2021-2022 ikasturterako. Laburpena

2021eko urriaren 7ko osoko bilkuran hartutako erabakia.

DDBN (Identifikazioa): 590933.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/590933).

Deialdiaren oinarriak

Lehena.–Onuradunak: Beriaingo bizilagunak onuradun izan daitezke, musika-ikasketak egiten badituzte 2021-2022 ikasturtean.

Bigarrena.–Xedea: bekak arautzea, 2021-2022 ikasturtean musika-ikasketak egiten dituzten Beriaingo bizilagunei laguntzeko.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak: http://www.beriain.es.

Laugarrena.–Zenbatekoa:

–Per capita errentaren tarteak:

• 0 eurotik.

• 5.000 eurora.

–%75eko dirulaguntza.

• 5.000,01 eurotik.

• 10.000,00 eurora.

–%50eko dirulaguntza.

• 10.000,01 eurotik.

• 12.400,00 eurora.

–%25eko dirulaguntza.

• 12.400,00 eurotik goiti.

–%0eko dirulaguntza.

Eskaerak aurkezteko epea: hogei egun naturalekoa izanen da, laburpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita.

Beriainen, 2021eko urriaren 21ean.–Alkate udalburua, José Manuel Menéndez González.

Iragarkiaren kodea: L2115228