253. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Xehetasun-azterketa Artabiako UC-7 unitatean. Hasierako onespena

Allingo Udaleko alkate Eduardo Martinicorena Mortalek, Alkatetzak 2021eko urriaren 14an emaniko ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa Artabiako UC-7 unitatean (10. poligonoko 108. lurzatia), Juan Solchaga Los Arcos teknikariak idatzia eta Arneactive SLUk sustatua, nabe nagusiari atxikitako teilatupe bat eraikitzeko eta gehieneko lerrokadurak definitzeko.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta zabalkunde handieneko egunkarietan iragarkia jarrita, ukitutako jabeei jakinarazteaz gain, nahi duenak espedientea azter dezan eta egoki iruditzen zaizkion alegazio edo oharrak aurkez ditzan.

Amillaon, 2021eko urriaren 14an.–Alkate udalburua, Eduardo Martinicorena Mortal.

Iragarkiaren kodea: L2114989