25. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

2021erako lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Alkatetzaren 2020ko abenduaren 31ko ebazpen baten bidez, 2021. urteari dagokion lan egutegia onetsi zen. Hona zer ezartzen duen haren xedapen zatiak:

“Lehenbizikoa.–2021eko lan-egutegiko jaiegunak onestea, Sesmako Udaleko bulegoetako langileentzat; honako hauek, alegia:

Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

Martxoaren 19a: San Jose.

Apirilaren 1a: Ostegun Santua.

Apirilaren 2a: Ostiral Santua.

Apirilaren 5a: Pazko astelehena.

Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

Abuztuaren 24a: Las Nievas, herriko jaia.

Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

Abenduaren 3a: Frantzisko Xabierkoa.

Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2021. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta aurreko paragrafoan jaiegun deklaratu direnak. Abuztuaren 23a, 25a, 26a eta 27a, urriaren 11 eta abenduaren 7a baliodunak izanen dira epeak kontatzeari dagokionez, bulegoak itxita egonen badira ere.

Udal bulegoak itxita egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, eta gorago aipatutako eta 2021eko lan-egutegian jasotako jaiegunetan. Orobat egonen dira itxita abuztuaren 23an, 25ean, 26an eta 27an, urriaren 11n eta abenduaren 7an.

Bigarrena.–1.592 ordukoa izanen da Sesmako Udalaren bulegoetako lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua, eta honela banatuko da:

Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 15 minutukoa izanen da. Nahitaez lan egin beharko da 07:45etik 15:00ak arte.

Abuztuaren 20an bulegoak 12:00etan itxiko dira, eta abenduaren 24an eta 31n, berriz, 13:00etan.

Hirugarrena.–Jendea hartzeko eta Erregistro Orokorra irekitzeko ordutegia izanen da 9:00etatik 14:00ak arte.

Laugarrena.–Egun baliogabeen deklarazioa udaletxeko iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.”

Sesman, 2020ko abenduaren 31n.–Alkatea, M.ª Rosario Echávarri Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L2100086