25. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

UE-4 unitatea urbanizatzeko proiektua. Behin betiko onespena

Garinoaingo Udaleko Alkatetzaren 2020ko abenduaren 21eko 2020-00143 ebazpenaren bitartez, behin betiko onetsi zen Garinoaingo Udal Plan Orokorreko UE-4 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua, 2020ko abuztukoa, sinatu dutena J. Javier Asiain, Pablo Flores eta J. Javier Osés arkitektoek. Sustatzailea Joseba Inchusta da, eta espdiente zenbakia: 43/202. Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134., 74. eta 72. artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Ebazpen honen aurka, amaiera ematen baitio administrazio bideari, errekurtso hauek aurkez daitezke, hautara:

–Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, Udalari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik hasita, bat etorrita urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluekin (lege horrek hizpide du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea);

–Edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta hilabeteko epean, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 337. artikuluari eta hurrengoei (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa);

–Edo zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, dagokion Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik hasita, bat etorrita uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluarekin (lege horrek arautzen du Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa). Aukerako berraztertzeko errekurtsoa edo gora jotzeko errekurtsoa jarriz gero, ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik jarri harik eta hura berariaz ebatzi edo isiltasunaren bidezko ezespena gertatu arte. Hori guztia, ezertan ukatu gabe zure eskubidearen alde komenigarria iruditzen zaizun beste edozein errekurtso jar dezakezula.

Garinoainen, 2020ko abenduaren 21ean.–Alkatea, Bertha Sánchez Luna.

Iragarkiaren kodea: L2016106