25. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

Lan publikoaren eskaintza 2021erako

Burlatako Udaleko alkateak abenduaren 28ko 1503/2020 Ebazpena eman du. Hona hemen haren testu osoa:

Ikusirik Udalaren txosten teknikoak, eta langileen ordezkariei honen berri emanik, eta kontuan harturik ezen apirilaren 2ko 7/1985 Foru Legearen 21.g) artikuluak xedatzen duela (foru lege horrek hizpide ditu Toki Araubidearen Oinarriak) Alkatetzaren eskumena dela lan publikoaren eskaintza onestea, bat etorrita Osoko Bilkurak onetsitako aurrekontuarekin eta plantillarekin.

Legeak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. Lehenbizikoa.–Onestea lan publikoaren 2021eko eskaintza, ondotik ematen dena, dagokion aurrekontuko zuzkidurarekin (6/2018 Legean ezarritakoari jarraikiz), bete dadin behar diren hautaproben bitartez:

Lanpostu zenbakia: 5.59.

Lanpostuaren izena: Barnealdeak garbitzeko arduraduna.

Lanpostu kopurua: 1. Sarbidea: murriztua. Araubide juridikoa: Funtzionarioa. Maila: C.

Lanpostu zenbakia: 6.0.

Lanpostuaren izena: Gizarte Zerbitzuen unitateko burua.

Lanpostu kopurua: 1. Sarbidea: Merezimendu lehiaketa. Araubide juridikoa: Funtzionarioa. Maila: B

2. Onetsitako lan publikoaren eskaintza argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, aldez aurreko urrats gisa, gero hautapen prozeduren deialdiak egiteko.

Burlatan, 2020ko abenduaren 30ean.–Alkate udalburua, Ana M.ª Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2016348