249. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Deskontu-bonuetarako dirulaguntzak banakako ebaluazio-araubidean, saltokietako, ostalaritzako eta zerbitzuetako kontsumoa sustatze aldera, 2021ean. Bigarren deialdiaren laburpena

DDBN (Identif.): 590407.

Bat etorrita azaroaren 17ko Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoarekin, deialdiaren laburpena argitaratzen da; testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/590407).

Deialdi honen xedea da Iruñeko saltokietan eta ostalaritza- zein zerbitzu-establezimenduetan erostea sustatzea, COVID-19aren pandemian jarduera etetearen ondorioz larri kaltetuta dagoen sektore horren garapen ekonomikoari bultzada emateko, erosketak gertuko saltokietan egitea suspertuta, hiri-eredu bizi-biziari eusteko eta herritarrengandik gertuen dauden saltokien eskaintza zabala erakusteko, hala erdigunean daudenak nola auzoetan daudenak, eta hiriaren ekonomia sustatzea, beste neurri batzuk -adibidez ostalaritzako dirulaguntzak- osatuz eta indartuz; horretarako, deskontu-bonuen sistema bat ezarri da, erakunde publiko batek diruz lagunduta, kasu honetan, Iruñeko Udalak.

Iruñean, 2021eko urriaren 19an.–Gobernu Estrategiko, Merkataritza eta Turismoko zinegotzi ordezkaria, Ana Elizalde Urmeneta.

Iragarkiaren kodea: L2115087