249. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARASOAIN

Aldaketa, industrialdeko S-2 sektorearen Plan Partzialaren arau subsidiarioetan. Hasierako onespena

Barasoaingo Udalak, 2021eko abuztuaren 3an egin osoko bilkuran, legezko gehiengoa zuela, honako erabaki hau hartu zuen:

Hasiera batez onestea aldaketa, industrialdeko S-2 sektorearen Plan Partzialaren arau subsidiarioetan, behin parte hartzeko prozesua eginik iragan uztailaren 5ean. Ez da alegaziorik aurkeztu. Jendaurrean jarri zen 2021eko ekainaren 7tik 2021eko uztailaren 2ra Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 7. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Sektorean jarduera ekonomikoak ezarri nahi direlako egiten da aldaketa, eta eremuaren kudeaketa “ixteko” asmoz. Proposatzen da egiteko derrigortasuna kentzea, honako hauetan: Nordex-Accionaren hegoaldean dauden L formako bideak eta industrialdea iparraldetik hegoaldera zeharkatzen duen bide luzea, berdegunearen mugan, horren eta autobidearen artean. Bide horiek ez dira behar eta, nolanahi ere, dauden industria handiak kentzen badira, haiek egin eta ordainduko lituzkete, antolamendu proposamen ezberdin batean, eta ontzat ematen bada.

Horrela, N-121 errepidetik hurbilen dagoen poligonora sartzeko bide nagusia eta Nordex-Accionara eta zuzkidura-orubera sartzeko perpendikularra egokitzeko aurreikusi den jarduketarekin, urbanizazioa bukatu ondoren, birpartzelazio-unitatea likidatu daiteke eta, ondorioz, erregistroko oharrak eta beste oztopo batzuk kendu, unitate hori “oraindik garatzen” ari baita.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan editatzen diren bi egunkaritan argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Barasoainen, 2021eko irailaren 30ean.–Alkatea, Rita Roldán Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2114979