249. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

EPEA IREKITZEA, Nafarroako ETEek eska dezaten nazioartekotze plan digitalen inplementazioa.

Nafarroako Nazioarteko 2021-2022 Planak zenbait ekintza ezartzen ditu Nafarroako enpresen nazioartekotzea sustatzeko. Nafarroako Nazioarteko Plan berriaren lan ardatzen artean, 4. ardatzean aurreikusten da Nafarroako ETEei laguntza ematea beren nazioartekotze digitala sustatzeko. Ardatz horri NAEX Digital (Navarra Exterior Digital) programaren bidez ekiten zaio, Nafarroako ETEen nazioarteko estrategia digitalari laguntzeko osoko programa baita. Programa hori Europako Next Generation funtsekin finantzatzen da %100ean; zehazki, REACT EU funtsekin, EGEF Nafarroa 2014-2020 programa operatiboan zuzkidura dutenak.

Ekintzaren xedea:

Nazioarteko merkatuetan sustapen eta merkaturatze digitalerako estrategia bateranzko trantsizioa erraztea Nafarroako ETEei.

Ekintzaren edukia:

Eskaera egiten duten Nafarroako ETEei zerbitzu pertsonalizatua eskaintzen zaie, elkarren segidako lau fasetan banatua:

1. fasea: Analisia; enpresaren egoeraren diagnostikoa egitea nazioartekotze digitalerako estrategia bat inplementatzeari begira.

a) Aztertzea ea enpresa nazioartekotze plan digital bati ekiteko moduan dagoen. Egoera horretan ez badago, plana diseinatu eta inplementatu aurretik bete beharreko beharrak planteatzea.

b) Enpresak Interneten garatu beharreko helburuak eta estrategiak zehaztu ahal izateko behar den informazioa biltzea eta aztertzea, betiere enpresa bakoitzak nazioartean dituen xedeko merkatuetan sartzeko eta/edo sendotzeko asmoz.

2. fasea: Nazioartekotze plan digital bat diseinatzea.

a) Enpresako langileei aholkularitza eta prestakuntza ematea jakin dezaten zer den nazioartekotzeko estrategia digital bat eta zer behar den hura ezartzeko.

b) Nazioartekotze plan digitala diseinatzea.

c) Enpresan behar den eraldaketa digitalerako estrategia diseinatzea, xedeko nazioarteko merkatuetan bere produktu/zerbitzuen nazioartekotze plan digitala inplementatzeko.

3. fasea: Nazioartekotze plan digitala inplementatzea.

a) Pertsonei behar diren kualifikazioen gaineko prestakuntza ematea.

b) Sostengua eta aholkularitza ematea enpresaren eraldaketa digitalerako eta nazioartekotze plan digitala inplementatzeko.

c) Lagun egitea nazioartekotze plan digitalaren lehenengo sei hilabeteetan.

4. fasea: Emaitzen ebaluazioa.

Enpresa parte-hartzaileek bete beharreko baldintzak.

1. Enpresa txiki edo ertaina izatea, Batzordeak 2003ko maiatzaren 6an emandako 2003/361/EE Gomendioko definizioari jarraikiz.

2. Egoitza fiskala Nafarroan izatea.

3. Esporta daitekeen produktu, zerbitzu edo marka berekia izatea.

Eskaera aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea deialdi hau argitaratzen denean hasiko da, eta 2022ko abenduaren 31n bukatuko da, edo aurrekontua agortzen denean. Eskaerak esteka honetan dagoen eskabidearen bidez bidaliko dira:

https://www.planinternacionaldenavarra.es/es/naex-digital

Ekintzan parte har dezaketen enpresen gehieneko kopurua.

NAEX Digital programaren barruko inplementazio prozesu osoa gehienez ere 95 enpresak egiten ahalko dute.

Eskaerak aurkezten diren ordenaren arabera hautatuko dira enpresa parte-hartzaileak, programarako bideratutako aurrekontua bukatu arte.

Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak enpresei jakinaraziko die eskaera onartu zaien, inskripzio fitxan adierazten den helbide elektronikoaren bidez.

Enpresa parte-hartzaileen betebeharrak:

–REACT-UE funtsekin finantzatutako jarduketentzat ezarritako publizitate eta komunikazio baldintzak betetzea.

–Programaren nazioartekotze plan digitalak prestatzeaz eta ezartzeaz arduratzen den enpresak egiten dituen errekerimenduei erantzutea.

–Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuarekin lankidetzan aritzea, programa ebaluatzeko eskatzen zaion informazioa emanez.

Iruñean, 2021eko urriaren 15ean.–Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuko zuzendaria, Miren Ausín Lecuna.

Iragarkiaren kodea: F2115040