246. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Berdintasuneko zinegotzi ordezkari bereziaren izendapena

Urriaren 4ko 9/2021 Dekretua.

Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduan xedaturikoaren arabera (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsia), Alkatetzak eskudantzia jakin batzuk eman diezazkioke eskuordetzan edozein zinegotziri, zeregin zehatzetarako, nahiz eta zinegotzi hori tokiko gobernu batzarreko kide ez izan.

Berdintasun arloan toki erakundeei esleitzen zaizkien jarduerak eta zerbitzuak zehatz-mehatz definiturik daude Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legean, eta eskumenen eskuordetze berezia egoki da ahalmenak eskuordetze bidez gauzatzeko, helburuak betetze aldera.

Eskuordetze bereziak ahalmen hauek barne hartzen ditu, berdintasun arloari loturik betiere: zuzendaritza, barne antolaketa, jardueren kudeaketa eta aurrekontuen kudeaketarako izapideak, baldin eta aldez aurretik tokiko gobernu batzarraren esku utzi ez badira, eta kanpo utzirik hirugarrenak ukitzen dituzten egintza administratiboen bidez ebazteko ahalmena.

Jasota geratu da Goizeder Juango Lizarbek eskuordetze berezirako proposamena onartu duela.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.3 artikuluak eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. eta 44. artikuluak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

DEKRETATZEN DUT:

Lehena.–Honako eskuordetze berezi hauek egitea ondoren aipatzen den zinegotziari:

–Berdintasun arloan, Goizeder Juango Lizarbe.

Bigarrena.–Aditzera ematea dekretu honen bidez eginiko eskuordetzea honako araubide juridiko honi loturik dagoela:

a) Eskuordeturiko ahalmenek honako hauek barne hartzen dituzte, berdintasun arloari loturik betiere: zuzendaritza, barne antolaketa, jardueren kudeaketa eta aurrekontuen kudeaketarako izapideak, baldin eta aldez aurretik tokiko gobernu batzarraren esku utzi ez badira, eta kanpo utzirik hirugarrenak ukitzen dituzten egintza administratiboen bidez ebazteko ahalmena.

b) Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 115. artikuluan xedaturikoarekin bat, Alkatetzak gorde egiten du hirugarrenak ukitzen dituzten egintza administratiboak emateko eta eskuordeturiko eskumenen gaineko informazio xehatua jasotzeko ahalmena.

c) Alkatetzak edonoiz bereganatzen edo errebokatzen ahalko ditu eskuordetze bereziak.

Hirugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea zinegotzi ordezkari berezi izendaturiko pertsonari.

Laugarrena.–Aipatu eskuordetzearen iragarkia igortzea Nafarroako Aldizkari Ofizialera, argitara dadin, eta Udalaren iragarki-taulan eta webgunean ere argitaratzea.

Bosgarrena.–Dekretu hau igortzea Tafallako Udaleko alorretara, Udalaren Idazkaritzara eta Aholkularitza Juridikora, jakinaren gainean egon daitezen.

Seigarrena.–Udalbatzari dekretu honen berri ematea egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Zazpigarrena.–Ezartzea eskuordetze honen eraginkortasuna sortuko dela dekretu honen datan, aurretik jasota geratu delarik eskuordetutako pertsonak kargua onartu duela; halaber, eskuordetzea mugagabetzat hartu behar da, errebokatzen den arte.

Tafallan, 2021eko urriaren 4an.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2114762