246. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Udal honetako alkateak 2.994 zenbakiko ebazpena eman zuen 2021eko urriaren 7an. Hona hemen haren testu osoa:

Kontuan hartuta alkatea kanpoan egonen dela 2021eko urriaren 14tik urriaren 17ra bitarte.

Bat etorriz Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. eta 48. artikuluetan ezarritakoarekin,

EBAZTEN DUT:

1. Garesko bigarren alkateorde Miriam Arraiza Rincón izendatzea alkatearen ordezko, 2021eko urriaren 14tik urriaren 17ra bitartean, biak barne.

2. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek 2021eko urriaren 14tik aurrera izanen ditu ondorioak.

Aditzera ematen dut, jakin dadin eta ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten dut ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Garesen, 2021eko urriaren 7an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2114871