246. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Uharteko Udalak, 2021eko urriaren 15eko Alkatetzaren ebazpen baten bidez, honako dekretu hau onetsi zuen:

Alkatetzaren dekretua, eskumenak eskuordetzeko kanpoan den bitartean.

Egintzaren oinarriak:

Alkatetzaren 2021eko irailaren 17ko 2021-0727 Ebazpenaren bidez, erabaki zen luzatzea Edorta Beltzunegi López lehen alkateordearen aldeko alkatetzaren eskumenen eskuordetzea, titularraren baja medikoa luzatzearen ondorioz.

Ikusita irailaren 15ean laneko kontingentzia arrunteko egoerak bere horretan jarraitzen duela, egoki da 2021eko abenduaren 19ra arte (hura barne) luzatzea Edorta Beltzunegi López lehen alkateordearen aldeko eskumenen eskuordetzea.

Zuzenbideko oinarriak:

Hori guztia, bat etorriz Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluan eta harekin bat datozenetan xedatuarekin, nahiz eta aipatutako ebazpenak ematen den egunetik aurrera izanen duen indarra.

EBAZTEN DUT:

1.–Luzatzea Alkatetza honi dagozkion eskudantzia guztiak Edorta Beltzunegi López lehen alkateordearen esku uztea, 2021eko abenduaren 19ra arte (hura barne).

2. Ebazpen honen berri ematea Osoko Bilkurari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Uharten, 2021eko urriaren 15ean.–Alkateordea, Edorta Beltzunegi López.

Iragarkiaren kodea: L2114990