246. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

112/2021 FORU AGINDUA, urriaren 8koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren abuztuaren 11ko 97/2021 Foru Aginduaren testuan atzemandako akatsak zuzentzen baitira. Foru Agindu horren bidez ataletik beherako unitate administratiboen egitura aldatu zen Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoan.

Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren abuztuaren 11ko 97/2021 Foru Aginduaren bidez, ataletik beherako unitate administratiboen egitura aldatu zen Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoan. Foru agindu hori 2021eko 194. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 19koan.

Aipatu foru aginduan akatsak atzeman direnez Zergadunari Laguntza Emateko Ataleko Zergadunari Laguntza ematea Koordinatzeko bi bulegoei dagokienez, bidezkoa da horiek zuzentzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 125. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Abuztuaren 11ko 97/2021 Foru Aginduaren azalpen zatiaren testua zuzentzen da, honela:

Honako hau dioen tokian: “Zergadunari Laguntza Emateko Atalean, Zergadunari Laguntza Ematea Koordinatzeko 1. Bulegoa sortzen da. Haren helburua izanen da zergadunei ematen zaien arreta eta laguntza koordinatzea Iruñeko zerga-bulegoaren eremuan.

Gainerako zerga-bulegoetan (gaur egun, Tuteran, Lizarran, Tafallan eta Donezteben) herritarrei ematen zaizkien zerbitzuak koordinatzeko, Zergadunari Laguntza Ematea Koordinatzeko 2. Bulegoa sortzen da, Aholkularitza, Prestakuntza eta Koordinazio Bulegoa kendurik.”

Honako hau behar du: “Zergadunari Laguntza Emateko Atalean, Zergadunari Laguntza Ematea Koordinatzeko 2. Bulegoa sortzen da. Haren helburua izanen da zergadunei ematen zaien arreta eta laguntza koordinatzea Iruñeko zerga-bulegoaren eremuan.

Gainerako zerga-bulegoetan (gaur egun, Tuteran, Lizarran, Tafallan eta Donezteben) herritarrei ematen zaizkien zerbitzuak koordinatzeko, Zergadunari Laguntza Ematea Koordinatzeko 1. Bulegoa sortzen da, Aholkularitza, Prestakuntza eta Koordinazio Bulegoa kendurik.”

2. Artikulu bakarrak abenduaren 15eko 105/2015 Foru Aginduaren 6.5.a) artikuluan eragindako aldaketa dela-eta, testua zuzentzen da, honela:

Honako hau dioen tokian: “5. Zergadunari Laguntza Ematea Koordinatzeko 1. eta 2. Bulegoek eginkizun hauek izanen dituzte, zeinek bere eremuan:

a) Iruñeko zerga-bulegoaren eta lurralde-bulegoen, hurrenez hurren, antolaketako kudeaketa.”

Honako hau behar du: “5. Zergadunari Laguntza Ematea Koordinatzeko 1. eta 2. Bulegoek eginkizun hauek izanen dituzte, zeinek bere eremuan:

a) Lurralde-bulegoen antolaketako kudeaketa, eta Iruñeko bulegoarena, hurrenez hurren.”

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko urriaren 8an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Elma Saiz Delgado.

Iragarkiaren kodea: F2114865