244. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Xehetasun-azterketa Eultza sektoreko 1.1 urzatian (1. poligonoko 120 partzela). Hasierako onespena

Alkatetzak, 2021eko irailaren 29an emandako 1028/2021 ebazpenaren bidez, Eultza Sektoreko 1.1 partzelaren xehetasun-azterketa onartu zuen hasiera batean, Eultza Sektoreko 1. poligonoko 120 katastro-partzelari dagokiona, zenbait zehaztapen betetzearen baldintzapean.

Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoa betez, espedientea jendaurrean jartzen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, aztertu ahal izan dadin eta dagozkion alegazioak aurkez daitezen.

Barañainen, 2021eko urriaren 5ean.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2114571