242. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

Ordenantza, zeinaren bidez aldatzen den Eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoruan, lurgainean eta lurpean aprobetxamendu bereziak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala. Hasierako onespena

Sartagudako Udalak, 2021eko irailaren 29an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea ordenantza, zeinaren bidez aldatzen den Eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoruan, lurgainean eta lurpean aprobetxamendu bereziak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Sartagudan, 2021eko urriaren 4an.–Alkatea, José Ignacio Eguizábal Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2114575