2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LOS ARCOS
Herri-lurretako aprobetxamenduak enkante publikoan
Los Arcosko Udalak, 2021eko irailaren 30ean egin ohiko bilkuran, aho batez erabaki zuen larretarako herri-lurzatien lote bat ahozko posturen bidezko enkante publikoan jartzea. Hori guztia, bat etorriz Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 186. artikuluarekin eta hurrengoekin.
Lehen enkantea Udaleko osoko bilkuren aretoan eginen da goizeko 9:30ean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta araudiak ezartzen duen hamabost eguneko epea iraganik.
Enkante hori arautzen duen baldintza-agiria udal bulegoetan dago, interesdunen eskura.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Los Arcosen, 2021eko urriaren 1ean.–Alkate udalburua, Javier Chasco Abaigar.
I. ERANSKINA
Larretarako lurzatiak
Lote bakarra:
KATASTROKO LURZATIA | ALDERDIA | AZALERA m² |
19-096 | Salobre | 26543 |
19-097 | Salobre | 35219 |
19-098 | Salobre | 34266 |
19-104 | Salobre | 35808 |
19-105 | Salobre | 37997 |
19-110 | Salobre | 48620 |
19-111 | Salobre | 10225 |
19-113 | Salobre | 47722 |
19-462 | Salobre | 81140 |
GUZTIRA | 357540 |
Iragarkiaren kodea: L2114701