242. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Formatu unibertsaleko belaunaldi berriko telekomunikazio-zerbitzuetarako sarbide-sareak hedatzeko udal-ordenantza. Hasierako onespena

Oltza Zendeako Udalak, 2021eko irailaren 30ean egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen formatu unibertsaleko belaunaldi berriko telekomunikazio-zerbitzuetarako sarbide-sareak hedatzeko udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza Idazkaritzan egonen da ikusgai hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldia erreklamazio, kexa edo oharrik gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta bere testua osorik argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Oltza Zendean, 2021eko urriaren 1ean.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2114480