242. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

Herri-larreen zuzeneko adjudikazioa herritarren artean

Buñuelgo Udalak, 2021eko urriaren 4an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hamabost eguneko epea irekitzea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan Herri-lurretako aprobetxamenduen gaineko ordenantzan ezarritako baldintzak betetzen dituzten herritarrek herri-larreen aprobetxamenduaren adjudikazioa eska dezaten (2022-2029). Modua herritarren arteko zuzeneko adjudikazioa izanen da.

Buñuelen, 2021eko urriaren 4an.–Alkatea, María Teresa Espinosa Sáenz.

Iragarkiaren kodea: L2114584