242. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

341/2021 EBAZPENA, irailaren 16koa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zabaltzen baita Tuterako “La anunciata-FESD” eta Berako Jesusen Bihotza ikastetxe itunduetako Lehen Hezkuntzako hezkuntza ituna 2021-2022 ikasturterako, 2021eko irailaren 1etik aurrerako atzeraeraginezko ondorioekin.

Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak apirilaren 13an emandako 139/2021 Ebazpenaren bidez ebazten da Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan Lehen Hezkuntzako unitateen hezkuntza ituna berritzea 2021-2022 ikasturtetik aurrera.

Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzuko zuzendariak, ikastetxeetako matrikula ikusita eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak aldeko txostenak eman ondoren, txosten bat aurkeztu du, adierazteko itunari 23 ordu gehitu behar zaizkiola Tuterako “La Anunciata-FESD” ikastetxeari Lehen Hezkuntzako 5. mailan, eta unitate bat Berako Jesusen Bihotza ikastetxeari, Lehen Hezkuntzan; horrenbestez, Berako Jesusen Bihotza ikastetxeak 5 unitate itundu izanen ditu 2021-2022 ikasturtean. Erabakiak 2021eko irailaren 1etik aurrerako atzeraeraginezko ondorioak ditu.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 2021-2022 ikasturterako ituna zabaltzea Tuterako “La Anunciata-FESD” ikastetxe itunduan, astean 23 ikastordu gehitzeko, Lehen Hezkuntzako 5. mailan, eta Berako Jesusen Bihotza ikastetxean, unitate itundu bat gehitzeko, hemendik aurrera 5 unitate itundu izateko, ikusirik ikastetxeko matrikula eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak aldeko txostena eman duela. Erabaki honek atzeraeraginezko ondorioak izanen ditu 2021eko irailaren 1etik.

2. Berritutako ituna zabaltzeak dakarren kostua onartzeko modukoa da ituna berritzeak egiten duen zenbateko osoaren barruan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen hau ikastetxe interesdunari jakinaraztea. Ebazpen honen aurka ikastetxe interesdunak gora jotzeko errekurtsoa jar dezake, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

5. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko kontu-hartzailetza delegatuari, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiari, Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Ikuskapen Zerbitzura, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzura, Lanbide Kualifikazio, Enpresa eta Enplegurako Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Garapenerako Atalera, Ikastetxeen Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalera eta Itunpeko eta Diruz Lagundutako Ikastetxeetako Nominen Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko irailaren 16an.–Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Begoña Unzué Vela.

Iragarkiaren kodea: F2113852