242. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

158/2021 FORU AGINDUA, irailaren 15ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren zerbitzu-karta onesten duena.

Maiatzaren 9ko 72/2005 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Gobernuak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzu-kartak arautu zituen. Bestalde, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren urriaren 11ko 119/2005 Foru Aginduak zerbitzu-karten diseinua eta egitura ezarri zituen.

Arau horiek betetzeko asmoz, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren zerbitzu-karta prestatzeari ekin dio, berau osatzen duten zerbitzuek egiten dituzten jarduerak ezagutarazteko helburuarekin.

Zerbitzu-karta Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak herritarren aurrean hartzen duen konpromiso bat da. Ez du izaera juridiko loteslea, baina hori bezalako dokumentu baten helburuak eta edukiak dauzka. Arian-arian hobetu eta gaurkotu beharreko tresna gisa hartzen da.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzu-kartak arautzen dituen maiatzaren 9ko 72/2005 Foru Dekretuarekin bat etorriz.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren zerbitzu-karta onestea. Haren testua foru agindu honen eranskinean dago.

2. Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok ezagutu ditzan.

3. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean. Foru agindu honen eta bere oinarri arautzaileen kontra administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, argitaratu eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2021eko irailaren 15ean.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Itziar Gómez López.

ERANSKINA
ZERBITZU-KARTA, NAFARROAKO GOBERNUKO INGURUMEN ZUZENDARITZA NAGUSIARENA

1.–Nor gara?

2.–Egitekoa, ikuspegia, eskumenak eta balioak.

3.–Ematen diren zerbitzuen zerrenda.

4.–Konpromisoak eta adierazleak.

5.–Zerbitzu-karta kudeatzea.

6.–Prestazio eta zerbitzuei aplikatu beharreko arauen zerrenda.

7.–Erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak.

8.–Langileek eta erabiltzaileek laguntza eman eta parte hartzea emandako zerbitzuak hobetzeko.

9.–Iradokizunak eta erreklamazioak aurkezteko sistema.

10.–Jendeari arreta emateko helbideak eta ordutegiak.

11.–Zerbitzu-kartaren ardura duen unitatea.

1.–Nor gara?

Ingurumen Zuzendaritza Nagusia (IZN) zuzendaritza-organo bat da Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egituran, eta hauek dira, eskuarki, bere jardunaren ardatzak: biodibertsitatea kontserbatzea, oihaneko baliabideak planifikatu eta kudeatzea, baliabide hidrikoak planifikatzea, kutsadurari aurre egitea, klima-aldaketaren aurkako estrategia definitzea, klima-aldaketari egokitzeko ekimenak egitea eta ekonomia zirkularra sustatzea. Ondoko zerbitzu hauetan dago egituratua:

a) Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua.

b) Biodibertsitatearen Zerbitzua.

c) Basoen eta Ehizaren Zerbitzua.

d) Ingurumen Kudeaketaren Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzua.

2.–Egitekoa, ikuspegia, eskumenak eta balioak.

Gure misioa da gure lurraldean Europako, estatuko eta Nafarroako araudia ezarri eta betearaztea, honako alor hauetan: biodibertsitatearen eta basoen kontserbazioa, klima-aldaketaren aurkako borroka, kutsaduraren prebentzioa eta ekonomia zirkularraren sustapena. Horren guztiaren helburua da garapen jasangarria bermatzea eta nafarrek Nafarroako ondarea eta baliabide naturalak oinordetzan hartu eta gozatzen dituztela bermatzea.

Gure ikuspegia da erreferentzia bat izatea garapen ekonomiko eta soziala Nafarroako ingurumena zaindu eta babestearekin bateragarri egiteari dagokionez.

Honako balio hauen gainean oinarritu eta garatu nahi ditugu gure jarduketak:

–Herritarrei arreta eta aholkuak ematea eta entzutea, IZNren eskumenekoak diren gaietan.

–Erantzukizun publikoa: profesionaltasuna eta konpromisoa, IZNren jarduera guztietan.

–Inpartzialtasuna eta gardentasuna, kudeaketan eta herritarrei zerbitzu ematean.

Gure eskumen berariazkoei dagokienez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuaren arabera, honako hauek dira:

a) Klima-aldaketaren aurkako estrategia eta horretara egokitzeko ekimenak zehaztea.

b) Ekonomia zirkularra sustatzea.

c) Gai hauen gaineko planifikazioa: hondakinak, ur baliabideak, airearen kalitatea eta kutsaduraren prebentzioa.

d) Gai hauen gaineko planifikazioa eta kudeaketa: baso ondarea, abelbideak, naturagune babestuak eta Natura 2000 Sarea, habitatak eta basaflora eta basafauna. e) Azpiegitura berdea eta konektibitate eta lehengoratze ekologikoak zehaztea, planifikatzea eta kudeatzea.

f) Ingurumenaren arloko ebaluazioa, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuak eta hondakinen ekoizpena eta kudeaketaren baimentze, zaintze, ikuskatze eta zehatze lanak egitea.

g) Paisaia integratzea planen, programen eta proiektuen ingurumen ebaluazioan.

h) Natura baliabideen (ura, airea, lurzorua) eta biodibertsitatearen kalitatea ebaluatzea.

i) Basozainak-Ingurumena Zaintzeko Taldea eta 2019-2022 aldirako Plan Zuzentzailearen aplikazioa.

j) Ikerketa eta prestakuntza eta heziketa jarduerak sustatzea ingurumenarekin eta natura baliabideen aprobetxamendu jasangarriarekin zerikusia duten gaietan.

k) Gai hauen gaineko koordinazioa: ingurumen hezkuntza, ingurumen osasuna, biosegurtasuna eta Foru Komunitateak ingurumenaren arloko politikan parte hartzeak dakartzan beste guztiak.

l) Beste administrazio batzuekin lankidetzan aritzea ingurumenaren arloko gaietan.

m) Koordinazioa ingurumen ekimenekin (klimaren aldeko itunak) eta jasangarritasun estrategiekin (Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda), hainbat esparrutan eta lurralde-mailatan.

n) Indarrean dauden xedapenek Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari ematen dizkioten gainerako eginkizunak, zuzendaritza nagusi honen esparruan.

3.–Ematen ditugun zerbitzuen zerrenda.

–Babestu beharreko fauna, flora eta naturaguneak.

Egin eta gauzatzea naturaguneak kudeatzeko planak: Natura 2000 sarea, naturagune babestuak eta beste sare batzuetako espazioak (Ramsar, biosfera-erreserbak, etab.).

https://espaciosnaturales.navarra.es/eu/home

Basa-espezieen eta habitat naturalen azterlanak, zentsuak eta monitorizazioa.

Babestutako espezieak aktiboki kontserbatzeko eta natura habitatak hobetzeko jarduketak egitea.

Salbuespen gisa, basaflora eta basafaunako espezieen eta haien habitaten gaineko baimenak ematea (bereziki espezie mehatxatuen kasuan).

Fauna eta florako espezie exotikoen kontrola eta jarraipena egitea.

Basafauna Sendatzeko Ilundaingo Zentroaren kudeaketa.

Bertiz eta Urbasa-Andia natura parkeak kudeatzea.

Basafaunako espezieek eragindako kalteen ordainak.

–Basoen eta mendien kudeaketa.

Suaren erabilera, erreketak eta baso-suteen prebentzioa.

https://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Montes/Incendios+forestales.htm

Erabilera aldaketak.

Herri-basoak eta partikularrenak aprobetxatzeko eta hobetzeko planak.

Zuhaitzak mozteko eta etxeko egurra eskuratzeko eskaerak.

Mendiko jarduketak: sastrakak kentzea, inausketak, eta pista eta bideak hobetzea.

Basoetako gaixotasun eta izurrien jarraipena eta kontrola egitea.

Abelbideak eta baso jarduketak Donejakue bidean.

Nafarroako Baso Ondareko finkak kudeatzea.

Basoen plangintza estrategikoa, kontserbazioa, baso ziurtapena, baso zuraren eta biomasaren erabilera.

Basoko lan eta obrak kontratatzea eta horien jarraipena egitea.

–Uraren, ibai-ingurunearen eta arrantzaren kudeaketa.

Ibai-ingurunea lehengoratzeko jarduerak: oztopoak eraistea eta ibai-jarraitutasuna.

Ibai-inguruneko jarduketen baimenak eta txostenak.

Arrantzaren antolamendua Nafarroan.

Ur-espezieen populazioen jarraipena.

Arrantzarako lizentziak

Nafarroako Gobernuak dituen 3 arrain-haztegiak kudeatzea (horietan ekoizten dira amuarraina eta izokina ibaiak birpopulatzeko).

Uholdeen aurreikuspena eta horri buruzko aholkuak. Alarma-sistemak paratzea.

Ur-emakidei buruzko txostenak egitea.

–Ehiza-kudeaketa/Ehiza.

Ehizarako lizentziak.

Ehiza debekualdiei buruzko foru agindua.

Ehizaren arloko aholkularitza teknikoa.

Ehiztarien azterketa eta ehizazainen akreditazioa.

Falkoneria-erregistroa.

Ehiza-espezieen populazioen plangintza integrala eta aldizkako jarraipena.

–Klima-aldaketa arintzea, kutsadura prebenitu eta kontrolatzea, eta garapen jasangarria bultzatzea.

Klima-aldaketa arintzeko neurriak sustatzea: KLINA Ibilbide Orria, NADAPTA.

Klima-aldaketari eta Trantsizio Energetikoari buruzko Foru Legea bultzatzea. Berotegi efektuko gasen isurketa kontrolatzea.

Hiri- eta landa-airearen kalitatea kontrolatzea. Datuak denbora errealean argitaratzea webgunean.

Argi- eta soinu-kutsadura kontrolatzea.

Tokiko Agenda 21.

–Ingurumen arloko esku-hartzearen menpean dauden jarduerak ikuskatzea eta horien jarraipena egitea.

Jardueretarako baimenak.

Industriako eta abeltzaintzako jardueren ikuskapenak: urteko programa.

–Hondakinak eta ekonomia zirkularra.

Hondakin arriskutsuen eta ez-arriskutsuen kontrola Nafarroan.

Baimenen emakida, txostena, izapideak eta jarraipena, hondakinen ekoizpenari eta kudeaketari dagokienez.

Zabortegien kontrola.

Lurzoru kutsatu deklaratzea eta lehengoratzeko proiektuak.

–Ingurumen-ebaluazioa eta baldintzatzaileen jarraipena programa, plan eta proiektuetan.

Izapidetzea ingurumen-baimenaren menpeko jardueren sustatzaileek egiten dituzten eskaerak.

Programek, planek eta proiektuek duten inpaktuaren ingurumen-ebaluazioa egitea, baldin eta horiek, legedi indardunaren arabera, inpaktua izan badezakete ingurune naturalean.

Haien ingurumen-bideragarritasunerako baldintzak ezartzea.

Jarraipena egitea, ikusteko ea ezarritako neurri zuzentzaileak betetzen diren eta eraginkorrak diren.

–Europar Batasuneko proiektuak.

Europako proiektuetarako aukerak hautematea, bazkide berriak identifikatzea eta Europako proiektuetan parte hartzen duten sozietate publikoak kofinantzatzea.

–Laguntzak eta dirulaguntzak.

Naturaguneen erabilera publikorako laguntzak.

Hegaztiak elektrokutatu ez daitezen, linea elektrikoak zuzentzeko laguntzak eta inbertsioak.

Laguntzak, toki entitateek ibai-ingurunean ingurumen-arloko hobekuntzak egin ditzaten.

2021eko Toki Agendendako laguntzak.

Laguntzak, toki entitateen eta industrien programa batzuendako: beren hondakinen kudeaketa hobetzeko eta ekonomia zirkularra sustatzeko programendako, hain zuzen.

Partikularrei eta toki entitateei oihan-lanak egiteko laguntzak ematea, oihanen kudeaketa jasangarria egiteko

Ehizako laguntzak.

Ingurumen-hezkuntzako laguntzak.

–Ingurumen arloko informazioa, boluntariotza, kalitatea eta hezkuntza.

Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren gaiei buruzko informazio-eskaerak kudeatzea.

Natura ezagutzeko zentroen kudeaketa.

Ingurumen arloko hezkuntzaren eta boluntariotzaren programak egin eta garatzea.

Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak ematen dituen zerbitzu publikoen kalitatea etengabe hobetzeko sistemak abian jartzea.

–Ingurumenaren araubide juridikoa.

Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Ingurumenaren Araubide Juridikoaren Atalarekin elkarlanean aritzea honako hauetan:

  • Ingurumen arloko legeak prestatzea.
  • Ebaztea ingurumen arloko ondare-erantzukizuneko erreklamazioak, administrazio-errekurtsoak eta zehapen-espedienteak.

–Basozainak / Ingurumena Zaintzeko Taldea.

Zaindu, ikuskatu eta kontrolatzea landa-ingurunean egindako erabilera eta jarduerak, ingurumenarekin lotuta daudenak.

Baso aprobetxamenduen fase guztietan parte hartzea (ekintza baino lehen, hura egin bitartean eta gero).

IZNk ingurune naturalari dagokionez egiten dituen inbentario, errolda eta lanetan aktiboki parte hartzea.

Ingurumenaren arloko aholkuak eta hezkuntza.

Ingurumen arloko larrialdietan laguntzea. Babes Zibilarekin, Foruzaingoarekin eta Segurtasun Indar eta Kidegoekin koordinatzea.

4.–Konpromisoak eta adierazleak.

ZERBITZUAK

KONPROMISOAK

ADIERAZLEAK

Babestu beharreko fauna, flora eta naturaguneak

Katalogatutako espezieen % 50en jarraipen-protokoloak garatzea.

Katalogatuta dauden eta jarraipen protokoloa duten florako eta faunako espezieen ehunekoa.

Animaliak biltzearekin lotutako gorabeheren % 95 24 ordu baino lehen artatzea.

Basafauna Sendatzeko Zentroan jasotako eskaeren artean, 24 ordu igaro baino lehen erantzun zaienen ehunekoa.

Herritarrei adieraztea zenbat animalia artatu diren urte osoan, webgunean horren berri emanda hurrengo urteko lehen lauhilekoan.

Webgunean jartzea zenbat animalia artatu diren.

Espezie babestuek egindako kalteei buruzko eskaeren % 75i erantzutea bi hilabete igaro baino lehen.

2 hilabete igaro baino lehen erantzun zaien eskabideen ehunekoa.

Jakinaraztea salbuespenezko zer baimen eman diren basaflora, basafauna eta haien habitatak kaltetu ditzaketen jardueretarako.

Webgunean jarri diren salbuespenezko baimenak; alegia, basaflora, basafauna eta haien habitatak kaltetu ditzaketen jardueretarako baimenak.

Basoen eta mendien kudeaketa

Erreketei buruz egindako kontsulten edo zalantzen % 80 argitzea

Erreketei buruz egindako kontsulten artean, argitu direnen ehunekoa

Baso-lurren erabilera aldatzeko eskaerei 6 hilabete baino lehen erantzutea

Baso-lurren erabilera aldatzeko eskaerei 6 hilabete baino lehen emandako erantzunak

Herritarrei adieraztea zer aldaketa eta sinplifikazio izan diren mendiei buruzko araudian

Mendien araudian izandako aldaketa eta sinplifikazioei buruzko argitalpenak webgunean, prentsa oharretan, sare sozialetan eta basoei buruzko aldizkarietan.

Herritarrei adieraztea urtean zer jarduketa egiten diren basoko obra eta lanetan

Webgunean argitaratzea urte naturalean zenbat obra eta lan egin diren basoetan.

Herritarrei jakinaraztea Nafarroako baso-gaixotasunei eta izurriei buruzko informazio esanguratsua

Webgunean argitaratzea baso-gaixotasunei eta izurriei buruzko informazio eguneratua

Herritarrei jakinaraztea zer aurrerapen izan diren Nafarroako Baso Agendan

Nafarroako Baso Agendaren jarraipenari buruzko txostena argitaratzea

Uraren, ibai-ingurunearen eta arrantzaren kudeaketa

Ibai-ingurunea hobetzeko laguntza-eskaeren % 100 ebaztea gehienez ere 2 hilabeteko epean

2 hilabete igaro baino lehen ebatzi diren eskabideen ehunekoa

Arrantzarako lizentzien % 100 izapidetzea gehienez ere 2 laneguneko epean.

2 laneguneko epean ebatzi diren arrantzarako lizentzien ehunekoa

Arrantzaren web-orria eguneratuta edukitzea legedi indardunari buruzko informazioarekin, eta bertan argitaratzea IZNk espezieei buruz egindako txostenak eta arrantzari buruzko beste gai interesgarri batzuk

Arrantzaren web-orria eguneratuta

Arrantza (navarra.es)

Udalei jakinaraztea, 7 egun baino lehen, bainatzeko uraren kalitatean gorabeherak hautematen direnean.

Epe horren barruan udalei egindako jakinarazpen eta gomendioen ehunekoa

Nafarroako uraren kalitatearen eta kantitatearen urteko txostena webgunean jartzea eta mankomunitateei igortzea hurrengo urteko martxoa amaitu baino lehen.

Nafarroako uraren kalitatearen eta kantitatearen urteko txostena webgunean jartzea eta mankomunitateei igortzea

Ehiza-kudeaketa/Ehiza

Ehizari buruzko alderdi guztiak hartzen dituen araudia sinplifikatu eta eguneratzea

Ehizari buruzko foru legea onetsita

Ehiza-espezieek eragindako kalteei buruzko araudia egokitzea, espedienteak arinago izapidetzeko eta, horri esker, izapidetzen ari diren espedienteen kopurua % 80 murrizteko.

Ehiza-espezieek eragindako kalteei buruzko araudia egokitzea, eta izapidetutako espedienteen ehunekoaren murrizketa.

Klima-aldaketa arintzea, kutsadura prebenitu eta kontrolatzea, eta garapen jasangarria bultzatzea

Herritarrei jakinaraztea Nafarroan BEGen1 zer isurketa egiten diren, isurketen urteko txostena argitaratuz hurrengo urteko martxoaren 31 baino lehen

Berotegi efektuko gasen isurketen urteko txostena webgunean argitaratzea, martxoan 31 baino lehen

KLINA programa ezagutaraztea, 2021-23 hirurtekorako neurriak dituena

KLINA programa –hiru urtetarako neurriak dituena– prestatutzea eta webgunean argitaratzea

Ingurumen arloko esku-hartzearen menpean dauden jarduerak ikuskatzea eta horien jarraipena egitea

Enpresen ikuskapenari eta monitorizazioari buruzko txostenak eguneratuta argitaratzea.

Enpresen ikuskapenari eta monitorizazioari buruzko txostenak webgunean argitaratzea

Hondakinak eta ekonomia zirkularra

Prestatu eta argitaratzea Nafarroako hondakinen kudeaketari buruzko urteko informazioa

Nafarroako hondakinen kudeaketari buruzko urteko txostena argitaratzea

Ingurumen-ebaluazioa eta baldintzatzaileen jarraipena programa, plan eta proiektuetan

IEE2: gutxienez ere espedienteen % 90 ebaztea 4 hilabeteko epean gehienez, espedientea osorik jasotzen denetik aitzina

IEE2ko espedienteen artean, espedientea osorik jaso denetik aitzina 4 hilabete baino lehen ebatzi direnen ehunekoa

IIE3: gutxienez ere espedienteen % 90 ebaztea 4 hilabeteko epean gehienez, espedientea osorik jasotzen denetik aitzina

IIE3ko espedienteen artean, espedientea osorik jaso denetik aitzina 4 hilabete baino lehen ebatzi direnen ehunekoa

IUE4: gutxienez ere espedienteen % 90 ebaztea 3 hilabeteko epean gehienez, espedientea osorik jasotzen denetik aitzina

IUE4ko espedienteen artean, espedientea osorik jaso denetik aitzina 3 hilabete baino lehen ebatzi direnen ehunekoa

Laguntzak eta dirulaguntzak

Honako laguntza hauetarako erabilgarri dagoen urteko aurrekontuaren % 95 gauzatzea: lineak zuzentzeko inbertsioak egiteko laguntzak, hegaztiak elektrokutatu ez daitezen

Lineak –hegaztiak elektrokutatu ez daitezen– zuzentzeko inbertsioei laguntzeko erabilgarri dagoen aurrekontuaren ehuneko gauzatua

Honako laguntza hauetarako erabilgarri dagoen urteko aurrekontuaren % 95 gauzatzea: toki entitateentzako laguntzak, naturaguneek erabilera publikoa izan dezaten

Naturaguneek erabilera publikoa izan dezaten, toki entitateentzako laguntzetarako erabilgarri dagoen aurrekontuaren ehuneko gauzatua

Honako laguntza hauetarako erabilgarri dagoen urteko aurrekontuaren % 95 gauzatzea: toki entitateentzako laguntzak, ibai-inguruneak ingurumenaren aldetik hobetu ditzaten.

Ibai-inguruneak ingurumenaren aldetik hobetu ditzaten, toki entitateentzako laguntzetarako erabilgarri dagoen aurrekontuaren ehuneko gauzatua

Ingurumen arloko informazioa, boluntariotza, kalitatea eta hezkuntza

Barne-antolaketari buruzko araudia egokitzea ingurumenaren arloko informazioaren eskaerak hobeki kudeatzeko.

Eskumenei buruzko foru dekretuaren onespena

Gutxienez ere IZNren 15 protokolo eta prozedura egitea urte natural bakoitzean

IZNren zenbat protokolo eta prozedura dokumentatuta dauden

Gutxienez ere 12 prestakuntza ekintza antolatzea IZNko teknikari eta zaintzaileendako

Zenbat prestakuntza ekintza antolatu diren IZNko teknikari eta zaintzaileendako.

Basozainak / Ingurumena Zaintzeko Taldea

Etxeko egurraren espedienteen % 95 urte naturalaren barruan markatzea

Etxeko egurraren espedienteen artean, urte naturalaren barruan markatu direnen ehunekoa

Arrantzako eta ehizako espezie babestuen urteko zentsuen % 95 egitea

Arrantzako eta ehizako espezie babestuen zentsuen artean, egin diren zentsuen ehunekoa

Ingurumen hezkuntzaren arloan aurreikusten diren jardueren % 95 gauzatzea

Ingurumen hezkuntzaren arloan aurreikusita zeuden jardueren artean, egin direnen ehunekoa

Suteen protokoloa abiaraztea haien berri jaso eta ordubete gabe

Sute operatiboen zer ehuneko abiarazi den ordubete gabe

Jendea bilatzeko abisu guztiei erantzutea horren berri jaso eta ordubete gabe.

Abisuen zer ehunekori erantzun zaion ordubete gabe

[1] BEG: Berotegi efektuko gasak.

[2] IEE: Planen eta programen ingurumen ebaluazio estrategikoa.

[3] IIE: Ingurumen inpaktuaren ebaluazioa.

[4] IUE: Ingurumen ukipenen ebaluazioa.

5.–Zerbitzu-karta kudeatzea.

Karta hau Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak kudeatzen du, bertako zuzendaritza-organo gorenaren, zuzendari nagusiaren eta zerbitzu-zuzendaritzen ardurapean.

Ingurumen Kudeaketaren Kalitatearen Bulegoak eginen du zerbitzu-kartaren jarraipena eta kontrola.

Urtero, zerbitzu bakoitzeko zuzendaritzarekin batera, konpromisoen eta adierazleen betetze-maila berrikusiko da, eta txosten bat eginen, IZNko kideei eta herritarrei jakinarazteko.

Onetsi eta lau urte igaro ondoren, urteko berrikuspenaz gain, egiaztatuko da ea aldaketarik izan den zerbitzu-kartaren informazio orokorreko ataletan, eta berrikusiko da kalitate-konpromisoen multzoa, dauden konpromisoak aldatu eta berriak sartu behar diren erabakitzeko. Horrekin guztiarekin zerbitzu-kartaren beste bertsio bat eginen da.

6.–Arauen zerrenda.

IZNren zerbitzuak arautzen dituen Europako, estatuko eta Nafarroako araudiak oso katalogo luze eta askotarikoa eratzen du; gainera, oso zabala eta era askotakoa da, eta maiz aldatzen dute; horregatik, jarraian emanen ditugu gure jarduera eta zerbitzuak erregulatzen dituzten arau nagusiak.

–Baso kudeaketa:

13/1990 Foru Legea, abenduaren 31koa, Nafarroako Oihan Ondarea Babestu eta Garatzeari buruzkoa.

59/1992 Foru Dekretua, otsailaren 17koa, Nafarroako Oihan Ondarea Babestu eta Garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legea garatzearren Mendien Erregelamendua onesten duena.

43/2003 Legea, azaroaren 21ekoa, Mendiei buruzkoa.

222/2016 Foru Agindua, ekainaren 16koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, sua lurzoru urbanizaezinean nola erabili arautzen duena, oihaneko suteak prebenitzeko.

36/1994 Foru Dekretua, otsailaren 14koa, zeinaren bidez arautzen baitira lurzoru urbanizaezinean ibilgailu motordunekin egiten diren jarduerak eta ibilgailu motordunen zirkulazio librea.

226/1993 Foru Dekretua, uztailaren 19koa, kanpaldi librearen ingurumen-baldintzak arautzen dituena.

19/1997 Foru Legea, abenduaren 15ekoa, Nafarroako Abelbideei buruzkoa.

–Ehiza eta arrantza:

17/2005 Foru Legea, abenduaren 22koa, Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzkoa.

48/2007 Foru Dekretua, ekainaren 11koa, Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea garatu eta betearazteko Erregelamendua onetsi zuena.

Ehiza debekualdiei buruzko urteko xedapen orokorra.

Arrantza debekualdiei buruzko urteko xedapen orokorra.

–Biodibertsitatea:

2/1993 Foru Legea, martxoaren 5ekoa, Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzkoa.

9/1996 Foru Legea, ekainaren 17koa, Nafarroako Naturaguneei buruzkoa.

42/2007 Legea, abenduaren 13koa, Natura Ondareari eta Biodibertsitateari buruzkoa.

21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen Ebaluazioari buruzkoa.

254/2019 Foru Dekretua, urriaren 16koa, zeinaren bidez Babes Bereziko Basa Espezieen Nafarroako Zerrenda ezartzen baita, Nafarroako Florako Espezie Mehatxatuen Katalogo berria ezartzen baita eta Nafarroako Faunako Espezie Mehatxatuen Katalogoa eguneratzen baita.

–Ingurumen ebaluazioa:

17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituena.

129/1991 Foru Dekretua, apirilaren 4koa, zeinaren bidez arau teknikoak ezartzen baitira instalazio elektrikoetarako, abifauna babesteko.

1432/2008 Errege Dekretua, abuztuaren 29koa, zeinaren bidez neurriak ezartzen baitira hegaztiak babesteko goi tentsioko linea elektrikoak jo eta elektrokutatzetik.

–Ekonomia zirkularra eta aldaketa klimatikoa:

1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onesten duena.

21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen Ebaluazioari buruzkoa.

34/2007 Legea, azaroaren 15ekoa, Airearen Kalitateari eta Atmosferaren Babesari buruzkoa.

26/2007 Legea, urriaren 23koa, Ingurumen Erantzukizunari buruzkoa.

12/2006 Foru Dekretua, otsailaren 20koa, urak saneamenduko kolektore publikoetara isurtzen ahal dituzten jarduerak ezartzeko eta funtzionatzeko baldintza teknikoak ezartzen dituena.

148/2003 Foru Dekretua, ekainaren 23koa, abeltzaintzako instalazioek Nafarroako Foru Komunitatean ingurumenaren aldetik bete beharreko baldintza teknikoak ezartzen dituena.

6/2002 Foru Dekretua, urtarrilaren 14koa, atmosferara kutsatzaileak botatzeko gai diren jardueren ezarpenari eta funtzionamenduari aplikatu beharreko baldintzak ezartzen dituena.

14/2018 Foru Legea, ekainaren 18koa, Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzkoa.

22/2011 Legea, uztailaren 28koa, Hondakin eta Lurzoru Kutsatuei buruzkoa.

646/2020 Errege Dekretua, uztailaren 7koa, hondakinak hondakindegira eramanez ezabatzea arautzen duena.

49/2020 Foru Dekretua, uztailaren 15ekoa, Hondakinen Funtsa arautzen duena.

23/2011 Foru Dekretua, martxoaren 28koa, Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean eraikuntza eta eraispenetako hondakinen sorrera eta kudeaketa arautzen dituena.

37/2003 Legea, azaroaren 17koa, Zaratari buruzkoa.

1367/2007 Errege Dekretua, urriaren 19koa, Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen duena soinu-eremuen banaketari, kalitate-helburuei eta emisio akustikoei dagokienez.

1513/2005 Errege Dekretua, abenduaren 16koa, Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen duena ingurumen-zarataren ebaluazioari eta kudeaketari dagokienez.

135/1989 Foru Dekretua, ekainaren 8koa, zaratak edo bibrazioak sorrarazten dituzten jarduerek bete beharreko baldintza teknikoak ezartzen dituena.

Ondorengo estekan dago bildua legedi espezifikoagoa:

http://www.lexnavarra.navarra.es/indice.asp?s=51&p=12.3

7.–Zerbitzuen erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak.

–Eskubideak:

Pertsonek honako eskubide hauek dituzte Ingurumen Zuzendaritza Nagusiarekiko harremanetan:

  • Prestakuntza espezializatua duten langileek adeitasunez, arduraz eta errespetuz, baldintza berdinetan eta modu arin eta profesionalean artatzeko eskubidea.
  • Uneoro, antolamendu juridiko indardunari lotzen zaion zerbitzua jasotzekoa.
  • IZNren jarduketa eta zerbitzuei buruzko informazioa aurrez aurre, telefonoz edo telematikoki hartzekoa.
  • Langileengandik arreta egokia jasotzekoa, profesional horiek uneoro erakusten dutela zerbitzari publikoak direla eta beren bokazioa komunitateari zerbitzua ematea dela.
  • Eskatzen dituzten gaiak langileek arduraz izapidetzekoa eta beraiek interesdunak diren prozeduren izapideak zertan diren jakitekoa.
  • Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren funtzionamenduari buruzko iradokizunak, erreklamazioak eta/edo esker-emateak egitekoa, eta horien erantzuna jasotzekoa.

–Betebeharrak:

  • Harreman zuzen eta errespetuzkoa izatea IZNko langileekin.
  • Identifikazio-datuak, informazioa eta behar diren dokumentuak ematea, administrazio-prozedurak izapidetu eta ongi amaitzeko.
  • Datu basea eguneratzen laguntzea, datuetan gertatutako aldaketen berri emanez aldaketak izaten direnean (bizitokia, telefonoa, banketxea eta abar).
  • Erabiltzailearen jarduketa eta jardueretan hautemandako akatsak zuzentzea, bereziki IZNk eskatzen dionean.

8.–Langileek eta erabiltzaileek laguntza eman eta parte hartzea IZNren zerbitzuak hobetzeko.

INZk jakin nahi du zer iritzi duten eta zer balorazio egiten duten zerbitzuen erabiltzaileek eta zerbitzuak ematen dituzten langileek; izan ere, horrela jakinen du zer puntu hobetu ditzakeen zerbitzuak ematerakoan.

Beraz, laguntza eskatzen du, eta eskertzen, haiek modu hauetan eman dioten laguntza:

–Gogobetetzeari buruzko galde-sortan emandako iruzkinen bidez; galde-sorta hori eskuragai dago jendeari arreta emateko guneetan, dokumentu honetan eta departamentuaren web-gunean.

–IZNko langileekin izandako harreman zuzenaren bidez

–Kexak/iradokizunak/aitortzak aurkeztuz, karta honetako 9. puntuan zehazten den gisan.

9.–Iradokizunak eta erreklamazioak aurkezteko sistema.

Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren zerbitzuen erabiltzaileek zerbitzu horiei buruzko kexak, iradokizunak eta aitortzak aurkezten ahal dituzte.

Iradokizunak: izapidetu ondoren, zuzendaritza organoak iradokizun horiei buruzko erabakia hartuko du.

Erreklamazioak: izapidetu ondoren, zuzendaritza organoak erreklamazio horiei buruzko erabakia hartuko du; hartutako erabakiaren berri emanen dio idatziz, gehienez ere bi hilabeteko epean, erreklamazioa egin duenari, baldin eta behar bezala identifikatu bada.

Honako bide hauek erabilita aurkez daitezke:

–Aurrez aurre:

Dokumentua iradokizunen buzoian utzita; buzoi hori IZNk berariaz jarria du bulego nagusietan.

González Tablas 9, beheko solairua

31005 Iruña

–Posta arruntez:

Gutuna Iradokizunen buzoira igorriz

González Tablas 9

31005 Iruña

–Posta elektronikoaren bitartez:

Helbide honetara mezu elektroniko bat bidaliz:

dgma@navarra.es

10.–Jendeari arreta emateko helbideak eta ordutegiak.

–Bulego nagusiak.

Tel.: 848 42 66 98

Helbide elektronikoa: rdeparti@navarra.es

González Tablas 9

31005 Iruña

Jendea hartzeko ordutegia: 08:00etatik 14:30ak arte

Webgunea:

http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/

Basozainen barrutiak:

BARRUTIA

TELEFONO MUGIKORRA

MAIL

1 Bidasoa

608 24 58 12

gmabidasoa@navarra.es

2 Aezkoa-Kinto

686 50 29 27

gmaaezkoa@navarra.es

3 Erronkari-Zaraitzu

699 30 76 98

gmaroncal@navarra.es

4 Sakana-Mendialdea

699 30 76 98

gmasakana@navarra.es

5 Erronda zentrala

686 50 27 21

gmacentral@navarra.es

6 Lizarra 1 (Iparra)

686 50 43 45

gmaestellanorte@navarra.es

7 Iruña

608 06 26 49

gmapamplona@navarra.es

8 Agoitz

608 06 26 69

gmaaoiz@navarra.es

9 Lizarra 2 (Hegoa)

608 06 26 39

gmaestellasur@navarra.es

10 Tafalla-Zangoza

609 90 70 84

gmatafalla@navarra.es

11 Tutera

609 90 49 57

gmatudela@navarra.es

11.–Zerbitzu-kartaren ardura duen unitatea.

Ingurumen Kudeaketaren Kalitatearen Bulegoa arduratzen da zerbitzu-karta egiteaz, haren jarraipena egiteaz eta eguneratzeaz; unitate hori dago Ingurumen Kudeaketaren Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzuan.

Helbidea: González Tablas 9, 31005 Pamplona

Telefonoa: 848 426 256 / 848 427 595

Helbide elektronikoa: n.calidad@navarra.es

GALDE-SORTA, INGURUMEN ZUZENDARITZA NAGUSIAREN ZERBITZUEN ERABILTZAILEEK DUTEN GOGOBETETASUNARI BURUZKOA

EMAN DEN ZERBITZUA

Adierazi, mesedez, X batekin

Babestu beharreko fauna, flora eta naturaguneak

Basoen eta mendien kudeaketa

Uraren, ibai-ingurunearen eta arrantzaren kudeaketa

Ehiza-kudeaketa/Ehiza

Klima-aldaketa arintzea, kutsadura prebenitu eta kontrolatzea, eta garapen jasangarria bultzatzea

Ingurumen arloko esku-hartzearen menpean dauden jarduerak ikuskatzea eta horien jarraipena egitea

Hondakinak eta ekonomia zirkularra

Ingurumen-ebaluazioa eta baldintzatzaileen jarraipena programa, plan eta proiektuetan

Laguntzak eta dirulaguntzak

Ingurumen arloko informazioa, boluntariotza eta hezkuntza

Basozainak / Ingurumena Zaintzeko Taldea

ZERBITZUAREN KALITATEAREN BALORAZIOA

(1: Oso desegokia 5: Oso egokia) Adierazi, mesedez, X batekin

1

Langileek erakutsi duten adeitasuna

1

2

3

4

5

2

Izapidetzeko arintasuna

1

2

3

4

5

3

Jasotako informazioaren argitasuna

1

2

3

4

5

4

Zuk azaldutako arazoen eta gaien konponbidea

1

2

3

4

5

5

Zein da zerbitzuari buruz duzun balorazio orokorra?

1

2

3

4

5

Iruzkinak:

Iragarkiaren kodea: F2113944