242. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

60/2021 FORU AGINDUA, irailaren 24koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, honako proiektu hau behin-behinekoz onesten duena: “N-4150 errepidean (Leitza-Goizueta-Hernani) bi bihurgune hobetzea, 4+780 KPan eta 4+970 KPan”.

Proiektu honen helburua da NA-4150 errepidea zabaltzea eta hobetzea bi bihurgune jakinetan. Izan ere, puntu horietan trazadurak ez ditu baldintza egokienak trazadurari eta sekzioari dagokienez, ez da behar bezain zabala, eta erradioak oso murritzak dira. Jarduketa honekin galtzadaren zabalera handitu nahi da, gainzabalerak emanez, zirkulazioa eta ikuspena hobetzeko.

NA-4150 errepidea Urumea ibaiarekin paralelo doa, eta oso bihurria da. Zeharkako sekzioari dagokionez, ia tarte osoan, erauzitako lurren ezponda bat da, mendiaren aldean, lurrezko eta hormigoizko areka bat eta 4,50-5 metro zabal den galtzada, eta beste aldean, Urumea ibaiaren bazterra. Tarte batzuetan, metalezko hesi bat dago ibaiaren ibilguaren eta errepidearen artean, euskarri gisa.

Hobetu behar den lehenengo bihurguneak, 4+780 KParen inguruan, 10 bat metroko erradioa du, eta konstantea ez den gainzabalera, 6 metro ingurukoa lekurik zabalenean. Bihurgunea hobetzeko, ardatz bat definitu da kanpoko aldetik, 14,00 metroko erradioa duena, eta bihurgune osoan gainzabalerak diseinatu dira, ia 7,40 metroko zabalera izateko.

Bihurgune horretatik hurbil, goi tentsioko aireko kanalizazio bat dago, inguruan metalezko euskarria duena, baita aireko beste linea bat ere, telefoniakoa. Jarduketaren ondorioz, zerbitzu horiek ukituak izanen dira, baina proiektuan berriz ezartzea aurreikusi da.

Beste bihurguneak, 4+970 KParen inguruan dagoenak,14 bat metroko erradioa du, eta konstantea ez den gainzabalera, 5 metro ingurukoa lekurik zabalenean. Bihurgunea hobetzeko, ardatz bat definitu da kanpoko aldetik, 20,00 metroko erradioa duena, eta bihurgune osoan gainzabalerak diseinatu dira, ia 6,50 metroko zabalera izateko.

Bihurgune hori hobetzeko lanetan, zentral hidroelektriko bat hornitzen duen kanalizazioa ukituko da. NA-4150 errepidea gurutzatzean, metalezko hodi batez osaturiko kanalizazio hori airetik doa, galtzada zabaltzearen ondorioz aldatu behar den egitura batean sostengatua. Aldaketa hori ere proiektuan jaso da.

Altxaerako trazadurari eutsiko zaio, errepidearen egungo galtzada aprobetxatuz. Bi bihurguneetan jaisteko maila %8 ingurukoa da.

Obrek lurzati bakar batean izanen dute eragina, Ezkurrako udal-mugartean: 1. poligonoko 26. lurzatia.

Proiektua jendaurrean jartzeko idatzi den dokumentuak jasotzen ditu Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legeak eskatutako agiriak.

Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan xedatutakoarekin bat, bidezkoa da eraikuntza proiektua behin-behinekoz onestea eta jendaurrean jartzea, hala proiektuaren eduki teknikoari dagokionez, nola lurrak okupatu beharrari dagokienez, desjabetu ahal izateko.

Horrenbestez, bat etorriz Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak informatu eta proposatu duenarekin, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuak xedatzen duenarekin,

AGINTZEN DUT:

1. Behin-behinekoz onestea “N-4150 errepidean (Leitza-Goizueta-Hernani) bi bihurgune hobetzea, 4+780 KPan eta 4+970 KPan” izeneko proiektua.

2. Hasiera ematea proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen desjabetze espedienteari (eranskinean ageri da ondasun eta eskubide horien zerrenda).

3. Proiektua jendaurrean jartzea hilabetez, bai proiektuaren eduki teknikoari, bai lurrak okupatu beharrari dagokienez, desjabetu ahal izateko. Epe horretan, egokitzat jotzen diren ohar edo alegazioak egiten ahalko dira, idatziz. Interesdunek eskura izanen dute proiektua Lurralde Kohesiorako Departamentuko Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren web-orrian eta Ezkurrako udaletxean.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia bidaltzea Foru Komunitatean hedapen handiena duten egunkarietako bitara.

5. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari eta Ezkurrako Udalari, eta azken hori premiatzea udaletxeko iragarki-taulan argitara dezan.

Iruñean, 2021eko irailaren 24an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Bernardo Ciriza Pérez.

ERANSKINA

N-4150 ERREPIDEAN BI BIHURGUNE HOBETZEA, 4+780 KPan ETA 4+970 KPan

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

FINKA ZENBAKIA

JABEA ETA HELBIDEA

DESJABETUTAKO AZALERA

(m²)

KATASTROKO DATUAK

POLIGONOA

LURZATIA

LABORANTZA MOTA

EZKURRAKO UDAL-MUGARTEA

EZ-01

EZKURRAKO UDALAREN HERRI-LURRAK

1.796

1

26

Basoa

Iragarkiaren kodea: F2114257