242. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

174C/2021 EBAZPENA, abuztuaren 27koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Noaingo Transportes Leoz Tranvis SL enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Noaingo Transportes Leoz Tranvis SL enpresaren hitzarmen kolektiboaren testua aztertu da (kode zenbakia: 31101892012021), zeina erregistro honetan sartu baitzen 2021eko uztailaren 16an, enpresaren ordezkariek eta sindikatuen ordezkariek 2021eko uztailaren 13an izenpetuta, eta bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboen, lan akordio kolektiboen eta berdintasun planen erregistroari eta gordailuari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin,

EBAZTEN DUT:

1. Agintzea inskriba dadila Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan.

2. Xedatzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan.

Iruñean, 2021eko abuztuaren 27an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Noaingo Transportes Leoz Tranvis SL enpresaren hitzarmen kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2113143